(a-J) artea eta jakintza
Mintegia
2003/11/17 - 2003/11/21

(a-J) artea eta jakintza

Parte-hartzaileak

Arte eta jakintza proiektuaren programa bi astetan garatu zen, bi toki ezberdinetan: Andaluziako Nazioarteko Unibertistateko Errektoretza Aretoan eta Artelekun. Emanaldi honetan Artelekun egin ziren hitzaldiak bildu ditugu.

Zuzendaria: Juan Luis Moraza

Mintegia Artelekun azaroak 17tik 21era. Donostia.

Mintegia UNIAn azaroak 10etik eta 14ra. Sevilla

Gonbidatuak: Gérard Wajcman, Charles Harrison, Yves Michaud, Joseph Kosuth, Juan Luis Martín Prada, José Luis Brea, Juan Luis Moraza

(a-J) artea eta jakintza Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu bat da. Proiektu horretan Andaluziako UNIA Nazioarteko Unibertsitateko arteaetapentsamendua taldeak ere parte hartu du.

Proiektu hau artearen sistemaren egoerari buruzko eztabaidaren barruan sortu da, eta zehazkiago, kapitalismo kulturalaren eta jakintzaren gizarteak izenekoen ingurunean, artearen garapen eramangarria arriskuan jar dezakeen egiazkotasun krisi sakona dagoela adierazten duen ikusmolde aski zabalduari buruzko eztabaidaren barruan. Gaur egungo gizarteetan, arteek betetzen duten eta bete lezaketen zeregina, eta halaber pairatzen dituzten aldaketa eta prozesuak, arteen bereizgarriak ere badirenak, era sakonean berraztertzeko premia sumatzen da. Ingurune horrek galdera sistema oso bat eratzen du, artearen esperientziari buruzkoa eta irudi multzoaren eraikuntzari buruzkoa, artearen egitekoaren eta artearen izaera publikoaren eta eragin sozialaren gainekoa, artearen merkataritza estatutuaren eta haren gainbalioen ingurukoa, artearen ondasun izaera eta izaera sinbolikoari buruzkoa, ikuskizunaren gizartearekin eta ordezkapen demokratikoarekin dituen loturen gainekoa; erakundeen arteko harremanen eta eraginaren fluxuen ingurukoa, eta lan materiagabearen ekoizpenaren ingurukoa; kultur aniztasun eta “esperientziaren industria” izenekoari buruzkoa, artearen eta masen prestakuntzan dauden bitartekoen arteko loturen gainekoa, eta gizartearen irudi multzoak eratzen dituzten beste mikro-kontaketa batzuen ingurukoa… 

 

Egiazkotasun (hautematearen, emozioaren eta kontzeptuen egiazkotasun) krisi hori konjuratzen ari dela dirudi, gizartean ordezkaritzaren eta ordezkagarritasunaren eragile gisa onartuta dauden ereduetarantz zuzenduta dagoen ihesaren bitartez. Horrela, artistak, gizarte elkarrekintzen sarean toki bat aurkitu nahian, enpresariaren, kultur kudeatzailearen, komunikabideetako komunikatzailearen edo politika ekintzailearen produkzio eta interpretazio ereduak erabiltzen ditu. Behin transferentzia hori finkatu denean, gizartean tipifikaturik dagoen jarrera lortu dela dirudi, baina, ordainean zerbait emanda, munduko artearen ezaugarria izan zen konplexutasunari konpondu ezinekoa den uko egitea, alegia. Egokitzapen ahalegin horiek, oso era erradikalean planteatzen badira ere, zalantzan jarri nahi duten sistema beraren ondorioa eta kausa dira.

 

Egokitzapen forma horien aurrean, jarrera bakar baten definizioa egiten saiatuz, daitekeena da zailtasunak aukera bilakatzea; jarrera bakar horretan oinarrituta, arteak ezagutzaren beste alor batzuetako solaskide aktiboa ere izateko jomuga eduki dezake: horrek esan nahi du arteak jakintza eran –eta ez teknologiakoa besterik ez den “egiten jakite” gisara–, eta artistak garaiko jakintzen goreneko mugan dagoen nolabaiteko ezagutza modalitatearen eragile gisa iraun behar dutela. Epistemogonia bat gerta dadin dauden aukeren baldintzak definitze horrek aditzera eman nahi du artearen esparrua artearen beraren aztergai izaeratik baino hareago kokatzeko ahalegina; izaera horren ikuspegia baita hainbat jakintza alorrek daukatena –artearen historiak, artearen soziologiak, artearen filosofiak, artearen psikologiak, artearen antropologiak, eta beste alor batzuek beren irakasgaien araberako eskakizun eta irizpideei erantzuten diete, beren irakasgaia denaren berariazko izaerari baino ere areago–; eta jakintza alor horiek, bestalde, ez dute lortzen arte esperientziari buruzko kontzeptua eratzea, ezta esperientzia horri erantzuna ematea ere. Jakintzaren baldintza hori egiaztatzeak esan nahi du artea ez dela ontzat hartu behar ezagutzaren xede gisa, "jakintzaren jomuga” gisa baizik, jakintza sortzen duen zerbait bezala, eta baita esparru gisa ere, zeinean garai bateko jakintzek punturik gorena aurkitzen baitute, ekoizpenerako eta gauzatzeko muga den tokia, poiesis gauzatzeko lekua, hain zuzen ere: “ezagutza” eta “jakintza” kontzeptuen arteko desberdintasuna arazo bihurtuta geratzen den tokia bera, alegia.  

 

Egituraren ikuspegitik begiratuta, proiektuaren helburua da lanerako oinarrizko gunea sortzea, eta ahalik eta mailarik gorena daukan hausnarketarako batzordea abian jartzea, egoera hori arreta handiz aztertzeko, eta kolaboratzaile sare bat zein hain garrantzitsua den jarduera horren egoera larriari buruzko txosten publikoen sistema bat sortzeko. Horrek berekin dakar lan corpus bat eratzea, eta etorkizunean egin daitezkeen ikerkuntza eta ekintzetarako oinarri izan daitekeen jakintza alorren arteko nahiz nazioarteko laguntza eta trukaketa sare bat sustatzea. Era berean, mintegia artista gazteek eta ikerlariek aipatutako programan era aktiboan parte har dezaten bideratu da.

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak