Tailerra
2013/04/02
-
2013/04/07
INPROBISAZIO LIBREA ETA ERAIKUNTZAPerformance-a eraikuntza bezala pentsatzera, alegia, performance-ak zeinuak sortzeko duen bereizitasunean eta beraien eraldaketen inguruan hausnarketa egitera gonbidatu nahi ditu Itziar Okarizek lantegiko parte hartzaileak. Musikatik areago doan ibilbidea proposatzen digu Seijiro Murayamak. Arte performatiboaren espazioa eta denbora lantzeko, inprobisazioaren bidea gorputzaren, objektuen eta soinuen bitartez bilatzen du berak.
2013/03/21
-
2013/03/15
MAPA_ARTELEKU
mapa
Mapa ikus-entzunezko ikerketa talde bat da, urtean zenbait aldiz Artelekuko hitzaldi aretoan biltzen dena gaur egungo ikus-entzunezkoen inguruan gauzak partekatu, eztabaidatu eta galderak egiten jarraitzeko. Datorren lan jardunaldia Itsaso Aranak aurkeztuko du, bisita egingo baitigu La Tristura kolektiboko gainerako kideekin batera.El amor era esto, esto, esto... [Hauxe zen maitasuna, hau, hau…] Tailerra | online tailerra
2013/03/12
-
2013/04/16
Ikusizko (eko) sistemak Processing bidezSoftwarea modelatze eta irudikatze tresna gisa erabilita, ikusizko (eko) sistemen bidez sortu ahal izango dira bizitza nozioaren gainean eta horren barnean egon daitezkeen antolamenduen gainean espekulatu, imitatu eta emulatzeko gai izango diren sistemak. Amable Arias. Kaosari eta zoriari forma
Ekainaren 8 arte Erakusketa honek Amable Ariasen (León, 1927- Donostia, 1984) ibilbide sortzailearen alderdirik ezezagunenen berrikuspen bat bildu du. Ez da, beraz, Gaur taldearen (Amable, Balerdi, Basterretxea, Chillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga eta Zumeta) eragileetakoa,Manifiesto izenekoaren lehen zirriborroaren egilea eta Galeria Barandiaranen (Donostia, 1965-67) kosortzaileetakoa izan zenaren atzerabegirako osoa. Informazio gehiago: VICENTE AMEZTOY.ETXE-ONDOTIK
Martxoaren 23 arte Vicente Ameztoyk bere etxeko ateak ireki dizkigu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Martxoaren 23 arte Ganbaran egongo den erakusketan artista donostiarraren ibilbidea jasotzen duten 50 pieza baino gehiago ikusi ahal izango dira, horietako asko beretzat hain garrantzitsua zen etxean, Etxe-Ondon sortutakoak. Informazio gehiago: http://kmk.gipuzkoakultura.net/eu/ganbara/erakusketak/1063-vicente-ameztoyetxe-ondotik
|