] irekiak [ #003 MIKROFONIAK 1
- 2012/12/14 06:00 pm - 08:00 pm

] irekiak [ #003 MIKROFONIAK 1

Parte-hartzaileak

IREKIAK saileko 3. saioa mikrofonei eskainita dago. Iñigo Telletxeak aurrekontu gutxi baina errendimendu altukoak izan daitezken egin-ezazu-zeuk mikrofonoak eta ezohiko soinuak emaitza bezala ematen dituzten bestelako transduktoreak azalduko dizkigu: Mikrofono estereofonikoak, binauralak, kontaktuzkoak, argizkoak, hidrofonoak, elektromagnetikoak, ultrasoinuak grabatzeko mikrofonoak... Saioan, gailu guzti hauek
nola funtzionatzen duten erakusteaz gain, zer nolako erabilera artistikoak izan ditzaketen azalduko da entzunaldien bidez. Horrez gain, arin xamar bada ere, mikrofono hauek nola sortu ere erakutsiko da, aurrerago IREKIAK ekitaldietako beste tailer sesio zehatzagoak egite aldera.

Iñigo Telletxea musikaria da eta ERTZ jaialdiko nahiz AUDIOLAB elkarteko kide da. Filmeetarako soinua, landa grabaketak, konposizio elektroakustikoak, rock musika nahiz mikrofonoen sorkuntza esperimentala jorratzen ditu.

IREKIAK Artelekun astelehenetan ospatzen den topaketa saila da. Norberak egiten dakiena erakutsi eta besteek egiten dakitena ikasteko elkartruke espazio irekia da. Izenik eman gabe eta libreki parte hartzera gonbidatuta zaude.

 

www.audio-lab.org
www.ertza.net

 

iCal
Dokumentu Akzioak