PRENTSAN ENTZUNDAKOAK
by
Xabier Erkizia
—
last modified
2009/06/16
Azken asteotan, arrazoi edo aitzaki batengatik edo bertzearengatik, Euskal herriko zenbait idatzizko komunikabidek, elkarrizketa sail interesgarriak eskaini dituzte, beti ere, noski, guri dagokigun gaiari buruz, alegia, soinuaren kulturaren inguruan. Berria egunkariak adibidez joan den astean argitaratu zuen aste hauetan Artelekun dabilen Esther Ferrerekin egindako elkarrizketa zabala, edo joan den igandeko gehigarrian Copyleft kulturari buruz osatutako [...] Azken asteotan, arrazoi edo aitzaki batengatik edo bertzearengatik, Euskal herriko zenbait idatzizko komunikabidek, elkarrizketa sail interesgarriak eskaini dituzte, beti ere, noski, guri dagokigun gaiari buruz, alegia, soinuaren kulturaren inguruan. Berria egunkariak adibidez joan den astean argitaratu zuen aste hauetan Artelekun dabilen Esther Ferrerekin egindako elkarrizketa zabala, edo joan den igandeko gehigarrian Copyleft kulturari buruz osatutako erreportai luze eta mamitsua. Diario Vasco egunkariak bere aldetik pasa den astean aurkeztu zuen Soinumapa egitasmoari buruzko erreportai berezia, entzumenaren kulturaren inguruko azalpen zenbait emanez. Eta soinuz betetako aste hau akitzeko, gara egunkariaren 7K gehigarriak Alex Mendizabal musikari haundiari egindako 6 orrialdeko elkarrizketa ederra argitaratu zuen igandean (ekainaren 14a). Artikulu hauetako batzuk (loturekin daudenak) internet bidez ere irakur daitezke, baina gehigarrietakoak zoritxarrez ez. Hemeroteka digitalak eta analogikoak parez pare jarri eta soinuak irakurtzeko edo hitzak entzuteko gogorik duenak badaki nora jo.
Source available
here
|