Bilaketaren emaitzak — 4 elementu zure irizpideak betetzen.Y+Y+Y Artea eta konplexutasunaren zientziakKonplexutasunaren zientzien alorrean aztertzen diren ideiak aurkeztea eta arte diskurtsoekin dituzten paralelismoak erakustea da mintegi-tailer honen helburua. Konplexutasunaren zientziek hainbat zientziatan zeharka (biologia, fisika, neurozientzia, astrofisika...) agertzen diren faktore komunen azterketan dihardute, eta honako kontzeptu hauek aztertzen: ausazkotasuna, kaosaren teoria, sistemen teoria, baita emergentzia eta buru-antolakuntza bezalako ezaugarriak ere. Azterketa eredu hauek soziologiari, ekonomiari, psikologiari, politikari... aplika dakizkioke, baita artelanak sortzeari ere. INFORMATION KINETICS: EGOVIZDatuen ikustarazpenaren bidez ikuskera zientifikoa eta adierazpen artistikoa lotzen dituen tailerra. MY MAP IS NOT YOUR MAPMintegi honen garapenean kartografia aktiboekin eta lurraldearekin lan egiten duten proiektuak aurkeztuko dira, geokokapena (GPS) bezalako teknologiek arte proiektuak garatzeko dituzten aukerak erakutsiz. INTERACTIVOS?'09 ARTELEKU. Gertakari Mistoak Euskarri Hibridoetan.erakusketa: uztailak 30-abuztuak 7Proiektuak garatzeko lantegia, deialdi irekian. Garapen teoriko/praktikoa, analisia, testuingurutze artistikoa eta espazio hibridoetako proiektu interaktiboen kontzeptualizazioa. Proiektuek zerikusia izango dute ibiltzeko espazioekin eta denborazko esperientzia diziplina artekoekin. |