Donostiako I Crowdfunding Foroa

 

Donostiako I Crowdfunding Foroa

Donostia Films ekoiztetxeak, Arteleku-Tabakalera, PI@ Sustapen Donostia eta EITBren lankidetzarekin, “Donostiako I Crowdfunding Foroa” aurkezten du. Ekitaldia ekainaren 30ean ospatuko da, 16:00tik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena kultur egoitzako areto

nagusian.


Ekitaldiak mundu mailan crowdfunding arloan aditua den Sandy Lieberson izango du hizlarien artean. Lieberson, besteak beste, Blade Runner, Star Wars, Thelma eta Louise edo Alien pelikuletako produktore exekutiboa da. Verkami, Goteo eta Fandyu, estatuko crowdfunding plataformen artean garrantzitsuenetarikoak diren hauek ere parte hartuko dute Foroan, baita Arrós Movie, Queremoshacerunapeli.com, El Cosmonauta, Proyecto Suziedades eta El Activista proiektuetako ordezkariak ere.


Crowdfunding-a ekarpen indibidualetan oinarritutako finantzazio kolektiboa da, proiektu bat aurrera eramateko helburuarekin. Inbertitzen dutenek proiektu horren finantzagileak bihurtzen

dira eta horren truke, zerbait jasotzen dute. Finantzazio modu hau era guztietako sektore eta plataformetan erabiltzen da gaur egun; blogak, egunkariak, musika edo zinema.


Donostiako I Crowdfunding foroari buruz informazio gehiago:

www.donostiafilms.com

 

Dokumentu Akzioak