JARDUNALDIAK: Gaur taldea eta euskal artearen berrikuntza

Martxoak 7 eta 14, 19:00etan
Koldo MItxelena Kulturunea

Amable Arias artistaren erakusketaren testuinguruan, eta kontuan izanik artista hori Gaur Taldearen (1965-67) eta Barandiaran galeriaren sustatzaileetako bat izan zela,  Koldo Mitxelena Kulturuneak hainbat mahai-inguru antolatu ditu talde hori osatu zuen artista multzoaren inguruan eta hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan euskal arteak izan zuen berrikuntzaz hitz egiteko. Nazioarteko sariak jasotako Chillidaz eta Oteizaz gain, talde horretan hartu zuten parte Basterretxea, Amable Arias, Sistiaga, Balerdi, Mendiburu eta Zumeta artistek.

Informazio gehiago:

http://kmk.gipuzkoakultura.net/es/component/content/article/49-sala-de-exposiciones/1078-el-grupo-gaur-y-la-renovacion-de-arte-vasco-

Dokumentu Akzioak