Programa
1.
lantegia. Azaroaren 5etik 9ra.
A
la deriva. Behatoki ibiltaria
Koordinatzailea:
Jaime Iregui
Gonbidatuak: Carlos Niño, Ramón Parramón, Iñaki
Uriarte
Lantegia, nagusiki, gazteleraz izango da.
Lantegian
hausnarketa bat egingo da praktika artistikoen eta espazio
publikoaren arteko erlaziotik sortutako gai ezberdinetatik abiatuta.
Bereziki kontuan hartuko da erlazio horien diziplinarteko izaera
–Situazionistekin gertatzen den moduan-, non proposamen artistikoek
zuzeneko lotura duten beste diziplina batzuekin, hala nola,
arkitektura, hirigintza, literatura, filosofia, antropologia eta
soziologiarekin. Horrela, jakintza eta behaketarako bide izango den
praktika artistikoaren ikuspegia eskainiko da, zeinak kokatzen den
testuinguruaren elkarreragin kritikotik eta galderazkotik abiatuta,
espazio publikoa hauteman eta bizitzeko dugun modua eraldatzen duten
proposamenak garatzen dituen.
2.
lantegia. Azaroaren 12tik azaroaren 16ra.
Tokilegu.
Tokia leku egiten dugunok
Koordinatzailea:
Hiria Kolektiboa
Gonbidatuak: Pilar Vega, Itziar Vellido
Lantegia,
nagusiki, euskaraz izango da.
Nola eragin-eraldatu-hobetu
pertsonen bizimodua espazio publikoan esku hartuz, azterketa
kritiko-sortzaile batetik abiatuta. Barruan eta kanpoan lan egingo
da, etengabe eskala aldatuz tokia sare baten zatia dela ulertzeko,
lurralde anitz eta konplexu baten barne dagoela. Hirigile,
ekintzaile, ekologista, soziologo, feminista, arkitekto eta
artistekin elkarlanean arituko gara. Elkarlana oinarri hartuta,
espazio publikoan egiten diren interbentzioak kudeatuko dituen
lan-talde bat sortzea da gure helburua. Espazio komunaren inguruan,
guztion espazioan, hausnartu eta ekintzak burutzeko aukera eskainiko
duen lan-astea proposatzen dugu.
3.
lantegia. Azaroaren 19tik 23ra.
Arkitekturaren
Baiezko kritikarantz
Koordinatzailea:
16beavergroup
Lantegia, nagusiki, ingelesez izango da.
Zein
da arkitektura eta hirigintzaren eta gure egungo krisi ekologiko eta
politikoaren arteko lotura? Lantegiari hasiera emango zaio tesi
batekin, hirigintza eta arkitektura ez dira jarduera onberak. Oso
bestelakoak baizik, eta gaur egun ditugun egoera politiko eta
ekologikoak hobetzeko lanean ari direnen borrokagune nagusi dira.
Zenbait adibide ikusi nahi ditugu non itxuraz onberak diren
hirigintzako eta arkitekturako jarduera batzuek jabetza kentze,
esplotazio eta zapalkuntza modu ezberdinak bermatzen dituzten.
Adibide horiek abiapuntu gisa hartuta, Euskal Herria eta Espainia
mailako zenbait kasu ikusiko ditugu (zortea izanez gero, bidaiatu)
eta eztabaidagai izango ditugu, eta horietatik irakaspenen bat atera
dezakegu. Eztabaidak, hitzaldiak eta azterketa amaitutakoan,
arkitekturaren baiezko kritika bat egiten saiatu nahi genuke: guztion
artean zenbait neurri edo arau ezar genitzake, etorkizunean edozein
proiektu onartu aurretik arkitektoek eta hirigileek ontzat emateko
modukoak direla pentsa genezakeenak.
Izena
ematea
Lantegietan
parte hartu nahi dutenek izena
emateko fitxa bidali
behar dute Artelekura curriculuma, zein lantegitan esku hartu nahi
duten eta parte hartzeko arrazoiak zehazten dituen gutuna bertan
atxikita. Era berean, eskatzaileek egoki irizten duten material
guztia ere bidali beharko dute. Guztia urriaren
26a baino lehenago.
Aukeraketa tailerretako koordinatzaileek egingo dute eta aukeratzen
diren pertsonei zuzenean jakinaraziko zaie urriaren 29an.
Hitzaldi
irekiak
Asteartea,
azaroak 6, Artelekun
19:30
Jaime Ireguiren hitzaldia. Museo
fuera de lugar. Tácticas de exhibición en el espacio público.
(Lekuz kanpoko museoa. Erakusketa taktikak espazio
publikoan).
Asteazkena,
azaroak 7, Artelekun
19:30
Carlos Niñoren hitzaldia. Espacio
público, modernidad y tercer mundo.
(Espazio publikoa, modernitatea eta hirugarren mundua).
Osteguna,
azaroak 8, Artelekun
19:30
Ramon Parramonen hitzaldia. Buscando
el Norte.
(Iparraldea bilatzen)
20:15 Hitzaldi-diaporama Iñaki Uriarteren
eskutik.
El nuevo Bilbao. Metamorfosis de una metrópoli, 1983-2007
(Bilbo berria. Metropoli baten metamorfosia, 1983-2007).
21:00
Eztabaida
Astelehena,
azaroak 12, Artelekun
19:30
Kalearteak
dokumentalaren proiekzioa, 2007, 60´
Aurkezpena Hiria Kolektiboak
egingo du
Asteartea,
azaroak 13, Artelekun
19:30
Pilar Vegaren hitzaldia. Las
nuevas formas de vida en el territorio suburbial.
(Bizimodu berriak lurralde suburbialean).
Asteazkena,
azaroak 14, Artelekun
19:30
Itziar Vellidoren hitzaldia. Les
yeux de la ville.
(Hiriaren begiak).
Kontrapuntuak: Amaia Casado (arkitektoa),
Andoni Etxezarreta (arkitektoa), Jorge Lastra (dantzaria), Olaia
Miranda (artista), Ibon Salaberria (arkitektoa).
Astelehena,
azaroak 19, Artelekun
19:30
16beavergroupen hitzaldia. Collective
Practices in (Neo-Liberal) Cities.
(Talde praktikak hiri neo-liberalean).
Asteazkena,
azaroak 21, Artelekun
19:30
16beavergroupen hitzaldia. Palestine
Case Studies.
(Azterlan
palestinarrak).
* Hitzaldietan aldi bereko itzulpena eskainiko
da.
Azaroak
23, 19:30etan Artelekun
Jaia
Hiri
ekoizpenak* jaia.
DJ Mischa Canibal, DJ Ponx, A Duras Penas (Hernani hip-hop), Calle
Magazine, Parafernalia skate vídeo...
Biografiak
Hiria
Kolektiboa.
Donostia. Amaia Albeniz, Ane Alonso, Oihane Ruiz eta Koldo Telleria
arkitekto hirigileek osatutako taldea. Hirigintza proiektuak egiten
dituzte, gizartearen, generoaren eta iraunkortasunaren ikuspegia
kontuan hartuta. Talde horren helburua da, besteak beste, eguneroko
bizimoduari erantzungo dion eta herritarrei kultura, bizikidetza eta
zorion iturri izango diren leku demokratikoak eraikitzen lagunduko
dien hirigintzaren alde lan egitea. [www.hiriakolektiboa.org]
Jaime
Iregui.
Bogota. Historiako eta Arte eta Arkitektura Teoriako Maisutza, eta
Arte Ederretako Maisua. Esfera
Públicarekin
batera Documenta
12 magazines
proiektuan parte hartu zuen. Orain, Andeetako Unibertsitateko Arte
Departamentuko Kultur Proiektuen Ataleko koordinatzaile da. Bere
lanean espazio publikoan informazioa erakutsi eta jartzeko
prozesuekin zerikusia duten praktika espazialetan espazioaren
kontzepzioa zabaldua landu du. [www.elobservatorio.info]
[www.esferapublica.org]
16beavergroup.
New York. 16 Beaver New Yorkeko Finantza Barrutian dagoen espazio
baten helbidea da, hainbat artistek sortu eta zuzendutako espazio
horren helburua da zenbait proiektu artistiko, kultural, ekonomiko
eta politiko aurkeztu, ekoiztu eta eztabaidatzeko plataforma
iraunkorra sortzea eta mantentzea. Abian jarri zenetik, taldeak 300
ekitalditik gora antolatu ditu, era guztietakoak: hamaiketakoak,
txangoak eta filma proiekzioak nahiz aurkezpen artistikoak,
irakurketak, panelak eta eztabaidak. Taldearen jardueretako asko
webean oinarrituta dago. [www16beavergroup.org]
Carlos
Niño.
Bogota.
Arkitektoa. Jacques Mosseri arkitektoarekin lan egin zuen 1971tik
1988ra bitartean. Kolonbiako
Unibertsitate Nazionaleko irakasle titularra da eta arkitekturaren
historiako eta historia hiritarreko eskolak ematen ditu bertan.
Hainbat liburu idatzi ditu, Fernando
Martínez Sanabria, trabajos de arquitectura
(1979), La
vivienda de Guillermo Bermúdez
(1982), Arquitextos (2006). Arkitektura kolonbiarreko XII. biurtekoan
(1990) ikerketa saileko Carlos Martínez saria jaso zuen Arquitectura
y Estado
izeneko ikerlanagatik.
Ramon
Parramon.
Bartzelona. Masterretako eta graduondokoetako buru eta Diseinu eta
Espazio Publikoko masterreko zuzendarikide Elisava/Pompeu Fabra
Unibertsitatean. Espazio publikoarekin lotutako sorkuntzaren alorrean
proiektu deialdiak egin eta esku hartzeak eta eztabaidak sustatzen
dituen Idensitat Calaf/Bartzelona programako zuzendaria da. Bere lana
diziplinarteko proiektuekiko interesak bultzatuta eta arteak
testuinguru sozio-politiko jakin batean izan ditzakeen zereginak
aztergai hartuta gauzatzen da.
Iñaki
Uriarte.
Bilbo. Arkitektoa, Bartzelonako Arkitekturako Goi Mailako Eskola
Teknikoan.
Bilboko industria eta portu ondarea gordetzearen
defendatzaile sutsua, bisitaldiak antolatzen ditu Bilboko arkitektura
eta hirigintza lan berrienak eta adierazgarrienak eta hirian garatzen
ari diren proiektuak ikusteko.
Euskal Herriko arkitekturaren eta
monumentu ondarearen defentsa eta hedapenari buruzko iritzi artikulu,
lankidetza lan eta elkarrizketa ugari egin ditu eta hainbat
eztabaidetan parte hartu du.
Pilar
Vega.
Madril. Geografo hirigilea. Lurralde eta ingurumen plangintza dira
bere jarduera eremuak, eta garraioan aditua da. Ezgaitasunen bat
duten pertsonen eskaerak, mugikortasun iraunkorra eta irisgarritasuna
kudeatu ditu. Gobernu Balearreko Garraioaren Iraunkortasun
Estrategiako zuzendari teknikoa izan da. Gaur egun Ekologistak
Martxan Elkarteko kide da, Emakume Hirigileen Taldeko eta APIE
Oinezkoen Elkarteko sortzaileetako bat.
Itziar
Vellido.
Bilbo/Geneva. Arkitektoa, Euskal Herriko Unibertsitateko
Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan eta Genevako Arkitektura
eta Hirigintzako Institutuan. Genevako udal administrazioko hiri
antolaketako zerbitzuarentzat lan egiten du, Les
yeux de la ville
(Hiriaren begiak) proiektua garatuz. Proiektu hori espazio publikoa
iraunkortasuna kontuan hartuz gara dadin udalak esku hartzeko duen
tresna bat da. [www.itziarvellido.com]