ERTZ #12
Aurkezpena - Kontzertua
- 2011/09/12 06:00 pm - 09:00 pm | Arteleku

ERTZ #12

Parte-hartzaileak

Ongi etorri hamabigarrenez zarata eginez soinu batzuk ahanzteko aukera ematen duen jaialdi hontara. Ongi etorri bertze musiken ERTZera.

18:00 : GORRERIAK artxiboaren irekiera


19:00 : live: José Manuel Berenguer

Orquesta del Caos-eko eta Música 13 jaialdiko zuzendaria, Nau Côclea plataformaren sortzaile, Académie Internationale de Musique Eléctroacoustique elkarteko kide eta UNESCOko Musika Internazionaleko Kontseiluko International Conference of Electroacoustic Music instituzioaren ohorezko presidentea da.

19:40 : live: Carlos Gómez

Kolonbiako soinu-artista eta konposatzailea, soinu ingeniaria eta dokumentari sortzailea. Soinu-arte eta soinu irakaslea Bartzelonako zenbait instituzioetako multimedia sistementzat. José Manuel Berenguerrekin batera Orquestra del Caos proiektuko zuzendari eta koordinatzailea da, musika elektronikoaren eta soinu-artearen sormena, ikerketa eta zabalkundeari zor zaion elkartea. Zeppelin jaialdia, Sonidos en Causa proiektua eta Sonoscop artxiboa horren lekuko. Horrez gain IDATBCNko fundatzaile eta irakaslea ere bada, Bartzelonako arte, teknologia eta diseinu institutua.

http://www.ertza.net/

iCal
Dokumentu Akzioak