JARDUNALDIAK: Gaur taldea eta euskal artearen berrikuntzaMartxoak 7 eta 14, 19:00etan Amable Arias artistaren erakusketaren testuinguruan, eta kontuan izanik artista hori Gaur Taldearen (1965-67) eta Barandiaran galeriaren sustatzaileetako bat izan zela, Koldo Mitxelena Kulturuneak hainbat mahai-inguru antolatu ditu talde hori osatu zuen artista multzoaren inguruan eta hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan euskal arteak izan zuen berrikuntzaz hitz egiteko. Nazioarteko sariak jasotako Chillidaz eta Oteizaz gain, talde horretan hartu zuten parte Basterretxea, Amable Arias, Sistiaga, Balerdi, Mendiburu eta Zumeta artistek. Informazio gehiago:
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
maitane. (2013, marzo 06). JARDUNALDIAK: Gaur taldea eta euskal artearen berrikuntza . Retrieved mayo 20, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/berriak/jardunaldiak-gaur-taldea-eta-euskal-artearen-berrikuntza.
Esta obra se publica bajo una licencia
Creative Commons License.
|