Zehar #69 69 JOLASEANAzken urteotan ikaragarrizko bilakaera izan duen kultura esparrua da bideojokoena eta egun, jada, kultura garaikidearen funtsezko ardatz bilakatu da, bai kultura kontsumoaren ikuspegitik, bai esperimentazio teknologiko eta estetikoaren ikuspegitik, baita kultura industrien ikuspegitik ere. Hori dela eta, eremu horretara gerturatzeko proposamen gisa planteatu genituen jardunaldiok, jolasak eta bideojokoak kultura garaikidean duten eta izango duten garrantzia hobeto ulertzeko asmoz. Jolasean 2011ko udazkenean Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak Jolasean. (Bideo)jokoa kultura garaikidean jardunaldiak antolatu zituen. Azken urteotan ikaragarrizko bilakaera izan duen kultura esparrua da bideojokoena eta egun, jada, kultura garaikidearen funtsezko ardatz bilakatu da, bai kultura kontsumoaren ikuspegitik, bai esperimentazio teknologiko eta estetikoaren ikuspegitik, baita kultura industrien ikuspegitik ere. Hori dela eta, eremu horretara gerturatzeko proposamen gisa planteatu genituen jardunaldiok, jolasak eta bideojokoak kultura garaikidean duten eta izango duten garrantzia hobeto ulertzeko asmoz. Euskal Herriko eta estatutik zein nazioartetik etorritako hainbat adituk hartu zuten parte jardunaldiotan eta guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu agertutako prestutasunagatik eta baita argitalpen honetarako euren ekarpena egin izanagatik ere. Hain justu, Jolasean. (Bideo)jokoa kultura garaikidean jardunaldien testigantza moduko bat da esku artean duzun argitalpena, eta hori dela eta, edukiak eta horien ordena jardunaldien egiturarekin bat dator. Jolasean. (Bideo)jokoa kultura garaikidean bi jardun mota ezberdinetan bereizi genuen. Alde batetik, bideojokoak bere baitan biltzen dituen hainbat esparru tematiko lantzeko topaketa teorikoak izan genituen, lau ardatz nagusiren inguruan: bideojokoen lekua liburutegietan, jolasa ikasteko eta hezteko plataforma gisa, jolasa esperimentaziorako, jarduera kritiko eta sortzailerako espazio gisa eta jolasa eta ikus-entzunezko narrazioen arteko harremana. Bestetik, jardun praktikoago bati begirako hiru tailer ere izan ziren: Playlab2, finantza krisia abiapuntutzat hartuta jolas edo bidejoko bat sortzeko helburuarekin hiru astetan zehar luzatu zen laborategi esperimentala; Durangoko Azokarekin elkarlanean haur eta gurasoentzat antolatutako bideojoko tailerra; eta ,azkenik, bideojokoen muineraino, barne-barnean gordetzen dituzten irakurketa filosofikomoraletaraino heltzeko asmoz antolatutako mintegia, bideojokoak mundu garaikideari buruzko hausnarketak egiteko bailabide egokitzat aurkezten zituena. Jardunaldiekin loturik, webgune bat sortu genuen www.jolasean.eu; bertan topatuko duzu ekimenari buruzko informazio osatua. Halaber, topaketa eta tailer guztiak bideoz grabatu genituen eta dokumentu horiek eskuragarri daude Tabakalerak Vimeon duen orrialdean www.vimeo.com/tabakalera. ZEHAR_JOLASEAN_WEB.pdf — PDF document, 2143Kb Document Actions |
|