Joko dinamikak eta narrazioa*


Duela gutxi transmediari buruzko hitzaldi batzuetan parte hartu nuen, eta telebista ekoizle independente batek oso galdera interesgarria egin zuen. Honakoa galdetu zuen: «Egokia al da jokoa erabiltzea dokumental serio batera hurbiltzeko? Oso arazo garrantzitsuak, baita tragikoak ere, lantzen dituen eta gai arin eta jostagarriekin zerikusirik ez duen film batek erabil ditzake joko dinamikak ikusleentzako erakargarriagoa izan dadin?»

Transmedia proiektu askok narrazioa dibertigarriagoa, irisgarriagoa eta erakargarriagoa egiteko jokoa eta joko dinamikak erabiltzen dituztela azaltzen ari ginen hori galdetu zuenean.

Zuzenean bere galderari erantzun aurretik, iruditu zitzaidan eztabaidatu beharra genuela gaur egun dena joko bihurtzeko dugun joeraren arrazoia.


T4_REILHAC_EU.pdf — PDF document, 76Kb
Document Actions