MUSEOA, HIRI ZABORRA ETA PORNOGRAFIA

Artearen merkatuak pornoa nahi du, baina ez du nahi feminismotik datorrenean. Gauza bakoitza bere lekuan. Artearen munduak gogokoa du kode pornografiko birziklatuen nahastura, horiek beren kritika sozialaren funtziotik bereizirik daudenean eta hondar estetiko soil gisa existitzen direnean. Barbicanek gogokoa du Jeff Koons eta barrabilak (ilea eta guzti) arte dira, baldin eta gizonezko ospetsuek ongi marraztuak badira. Daniel Edwardsek zizelkaturiko Paris Hiltonen biluzta- sunak gainditu egiten du bereziki pornografi aren mundu narrasa eta barruki puska batzuek indartu egiten dute YBAsen transgresioa beti. Ez diogu gehiegi eskatuko artearen mendebaldeko historiografi ari, azkeneko urteetan nahikoa izan baitu hainbat sexu, arraza eta kultura gutxiengoren esku hartze kritikoei egokitzearekin. Izan genituen Warhol, Mappelthorpe eta Journiac (zeinak, bidenabar esateko, bazekien barrabilak marrazten ere). Zuhur izan gaitezen epistemologiaren aldetik eta eraman handikoak etikaren aldetik, edo dena pikutara botako dugu.


PRECIADO_EU.pdf — PDF document, 200Kb
Document Actions