IRAGANA PISUA DA

Gauza gutxitan jarri ohi dira ados zientzialariak; bakan horietako bat, ordea, hauxe da: sekula ezingo dugula iraganera bidaiatu. Litekeena da inoiz etorkizunera bidaiatu ahal izatea (joaneko txartelaz). Diotenez, egunen batean akaso espazioan zehar bidaiatu ahal izango dugu tximista baino azkarrago, eta, espazio ontziko beste tripulatzaileekin urtebetez karta-jokoan aritu ondoren, Lurrera itzuli eta elkartu ahal izango gara gure azken herenilobarekin, ordurako zahardadeak jota eta egoitza

batean giltzapetuta dagoela. Baina inondik inora ezingo gara, zientzialarien esanetan, iraganera itzuli. Ezin dugu mendean hartu. Berreskuraezina da, aldi malapartatu bat.

JAIO_EU.pdf — PDF document, 45Kb
Document Actions