Laztan elektronikoa. Subjektu inkontziente baten oharrak. Louise K. Wilson

Hasteko, jar zaitez eroso aulkian... eroso egoteko jarrera aldatu behar baduzu, aldatu lasai... zu jarri lasai eta erlaxatu...

Steven Rose neurozientzialaria sinetsita dago laboratorioak “gizarte modernoaren zentral ideologiko eta teknologikoak” direla. Hala eta guztiz ere, eta haien inguruko kultura fragmentatua dela eta, laboratorioen barruan gertatzen dena “ezkutu eta misteriotsua” dirudi2. Beraz, ez da harritzekoa laboratorioa sarri askotan leku fiktizio eta espekulatibotzat hartu izana, jendeak eszenatoki bat dela pentsatzea, moralitatea eta etika maiz bazter uzten diren eta gorputzaren lehengaia bere osagaietara murriztua gertatzen den drama ustekabeko eta inkontrolatu baten eszenatokia.


Wilsoneuskaraz.pdf — PDF document, 41Kb
Document Actions