Fitxategien edukiak
<html>
<head>
<title>Anne Lacaton - Erreportajea</title>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=iso-8859-1">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF">
<br>
<table width="95%" border="0" align="center" cellpadding="0" cellspacing="0">
<tr bgcolor="#FF0000">
<td height="22">
<table width="100%" border="0" cellspacing="1" cellpadding="0">
<tr bgcolor="#FFFFFF">
<td colspan="2">
<table width="100%" border="0" cellspacing="18" cellpadding="0" height="1373">
<tr>
<td colspan="3"><img src="imagenes/anne.gif" width="200" height="82"></td>
</tr>
<tr>
<td colspan="3"> </td>
</tr>
<tr>
<td width="48%" height="1200" valign="top"> <p align="left"><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Anne
Lacaton arkitektoa Donostian izan zen joan den ostegunean
Artelekuk antolatu eta Etxeberria Kooperatibak koordinatutako
Labitaciones tailerrean esku hartzen. Eskaini zuen hitzaldian
Jean Phillipe Vassal lankidearekin batera eginiko proiektuen
berri eman zuen eta horien bidez arkitekturaren gainean dituzten
ideia eta kontzepzio bereziak azaltzen saiatu zen.<br>
<br>
Anne Lacatonek aditzera eman zuenez, “guretzat arazoa
ez da eraikinak edo etxebizitzak egitea, bizilekuak baino”,
eta ideia hori garatzen duten proiektuak aurkeztu zituen hitzaldian
irudiekin lagunduta. Horietako lehena, eta beharbada hurrengo
proiektuen oinarria, Nigeriako Niam hiriaren kanpoko aldean
eraiki zuten bizilekua izan zen. “Arkitektura eskolatik
atera berritan abiatu ginen Nigeriara. <br>
<br>
<img src="imagenes/lacaton5.jpg" width="320" height="139"><br>
<br>
Bost urtez izan ginen han eta guretzat eskolan ikasitakoak
iraultzeko epea izan zen. Egoera benetan arraroa bizi izan
genuen, han ez baitago arkitektoen beharrik”. Etxe tradizionala
da Niam-en inguruetan eraiki zutena; duna baten gainean egin
zuten bi eguneko epean ondoko herriko artisauek lagunduta.
Hamar hilabete iraun zuen zutik, basamortuko haizeak eraitsi
baitzuen zatika-zatika. “Neure iritzian arkitekturan
iraunkortasunak jabetzarekin du harremana. Ez dut uste eraikuntza
guztiak iraun dezaten egin behar direnik. Agian arkitekturari
iraunkortasunaren balio hori kentzen diogun egunean non eta
nola bizi nahi dugun erabakitzeko askeagoak izango gara”.<br>
<br>
<img src="imagenes/lacaton2.jpg" width="320" height="234">
<br>
<br>
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">1998an
itzuli zen arkitekto bikotea Nigeriatik Bordelera eta euren
agentzia sortu zuten. Arkitektura, ekonomia eta estetikaren
inguruko ideiak berrituta, praktikan jartzen hasteko gogo
biziz zeuden. Bordelen eraiki nahi zuten etxebizitza bat egiteko
enkarguak eman zien ideia horiek gauzatzeko lehen aukera.
“Lehen lehenik egin genuen gauza bezeroekin zer nolako
bizilekua nahi zuten ikertzea izan zen. Egunerokotasunari
eta espazioari buruz zeuzkaten ideien inguruan mintzatu ginen,
euren bizilekuak zer eskaintzea espero zuten jakin nahian”.
Anne Lacatonek azaldu zuenez lehen unean aurrekontua izan
zen oztopo nagusia; 60.000 euro zeuzkaten etxea egiteko eta
horrek aukerak asko mugatzen zituen. Bizileku handia, espazio
zabalak zeuzkana eraikitzea zen jomuga, baina diru aldetik
zeuzkaten mugekin horrelako zerbait gauzatzea oso zaila zen.
“Arkitekturatik at dauden dominiotara jo behar izan
genuen, industriara hain zuzen. Bolumenaren eta azaleraren
aldeko apustua egin genuen, bi balio horiek eraikinaren aurretik
ipiniz. 180 metro karratuko bizilekua egitea lortu genuen
azkenean”. Eraikinaren osagaien garrantzia ezinbesteko
dela azaldu zuen arkitektoak, elementu bakoitzak funtzio bat
betetzen du egituraren barnean. Afrikan egin zuten egonaldian
barneratutako ideia garrantzitsuenetariko bat da hori Lacatonen
esanean, eraikin bakoitza behar determinatu eta puntual bati
erantzuteko egitea.<br>
<br>
<img src="imagenes/lacaton7.jpg" width="320" height="234">
<br>
<br>
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Parisen
eginiko beste proiektu bat agertu zuen ondotik Anne Lacatonek:
Tokio Jauregia. 1937ko erakusketa unibertsalerako eginiko
harrizko eraikin monumentala da. Laurogeita hamarreko hamarkadan
arkitektura lehiaketa antolatu zen eraikina egokitu eta erabilera
berria emateko. Lanak 1995ean hasi ziren eta bi urte beranduago
bertan behera geratu ziren hauteskundeak tarteko. Orain lau
urte Kultura ministroak eraikin horren auziari irtenbidea
topatu behar zitzaiola pentsatu eta hiru arkitekto agentzia
deitu zituen. Lacaton eta Vassalek osatutako taldeak egin
proposamena hautatu zuten: “Egoera oso kaxkarrean zegoen
eraikina. 1995ean hasitako lanetan barneko alde guztia eraitsi
zuten eta hutsik zegoen. Bertako komisarioak esan zigunez
ez zuen ohiko museo edo galeria egin nahi, bestelako zer edo
zer nahi zuten. Guk eginiko proposamenak eraikina, ahal zen
neurrian behintzat, zegoen moduan gordetzea beharrezkoa zela
azaltzen zuen. Kanpoalde monumentala eta hormigoiz eta zementuz
eginiko barnealdeak osatzen zuten kontrastea biziki interesgarria
zela uste genuela adierazi genuen. Eraikuntzak berezkoa zuena
gorde eta iraunarazi beharra zegoela”. Aurrekontuaren
erdia lan horietan joan zitzaien; beste erdia argia, berogailuak
eta bertan artistak lan egin ahal izateko azpiegitura jartzen
gastatu zuten. “ Espazioak aldez aurretik osoki ez definitzea
izan zen defendatu genuen ideia bat. Erakusketa bakoitzak,
artista bakoitzak, zeuzkan beharren arabera espazioa aldatzea
komenigarriagoa zela azaldu genuen. Gure iritzian, espazioa
oso garrantzitsua da, baina garrantzi hori bertan egiten denak
ematen dio, berez daukan izaerak edo itxurak baino gehiago.”<br>
<br>
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Arkitektura
bere horretan uzteko apustua egin zuten beste gune baten adibidea
ere azaldu zuen Lacatonek. Bordeleko plaza bat “edertzeko”
eskaera egin zien bertako Udalak 1996an. Hiriaren erdigunetik
nahikoa urruti dagoen enparantza txiki bat zen edertu beharrekoa,
ferrokarrilaren konpainiak eraikitako langile auzune batean
kokatua zegoena. “Triangelu itxura bereziz egina zen
eta bazituen zuhaitz eta eserlekuak; gure iritzian ederra
zen zegoen hartan, ez zeukan edertzeko beharrik!”, esan
zuen arkitektoak. Plaza txikia eta oso sinplea izanik ere
bazuen berezko izaera, eta horrela mantentzea proposatzen
zuen proiektu bat aurkeztu zuten Udalean. Zorua egokitu eta
zuhaitzak zaintzeko neurri batzuk hartzea beharrezkoa zela
azaltzen zuen txosten bat osatu zuten, baina ideia nagusia
aukera egokiena enparantza txikia bere horretan uztea zela
zen, eta onartu egin zieten. “Arkitekturaren munduan
ez dago beti eraikitzeko beharrik, jarri egin liteke, baina
kendu ere bai. Ez eraikitzea aukera bat da; dagoena dagoen
bezala egoki badago horixe da aukera zuzena eta ez dago zertan
eraiki”, azaldu zuen Lacatonek. <br>
<br>
<img src="imagenes/lacaton3.jpg" width="320" height="207">
<br>
<br>
2001. urtean Vienan kafetegi bat egiteko gauzatu zuten proiektua
agertu zuen ondoren. Kezka nagusia hiri horretan dagoen “kafetegi
kultura”-k sortu ziela esan zuen Anne Lacatonek. Eurak
vienesak ez izateak arazoak sor zitzakeela uste izan zuten
lehen unean, “baina ondoren agian horrexegatik hautatu
gintuztela pentsatu genuen”. Inperio garaian zalditegiak
izan ziren orain kafetegia egiteko aukeratutako espazioa osatzen
zutenak; eremu gangadun eta zabal bat. Lacaton eta Vassalek
eginiko proiektuaren ardatza gangak mosaiko marokiarrez ornitzea
izan zen; horrez gain sukalde, mahai eta kafetegi batean oinarrizkoak
diren elementuak ipintzeko ideiak ere egin zituzten. </font></p>
</td>
<td width="4%" height="1200"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><font size="2">
</font></font></td>
<td width="48%" valign="top" height="1200"><p align="left"><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"><img src="imagenes/lacaton1.jpg" width="320" height="245"><br>
<br>
Naturan kokatutako bi proiektu ere azaldu zituen. Bietan ingurune
naturala errespetatzeak gauzak asko zaildu zizkiela azaldu
zuen. Lehen proiektua Arcachon inguruko hondartza ondo batean
udako bizilekua egin nahi zuen familia batentzat egin zuten.
“Duna baten gainean eraiki nahi zuten, baina natura
errespetatuz, paisaiaz gozatzeko aukera emango zien bizilekua
desio zuten. Hori kontuan hartuta etxea plataforma baten gainean
altxatzea erabaki genuen”. Etxera sartzeko eskilara
batetik igo behar da. Zuhaitzik ez mozteko erabakiak ere arazo
ugari eragin zien. Sei pinuk zeharkatzen dute bizilekua eta
horiek aske hazteko eta modu egokian ureztatzeko neurri bereziak
hartu beharrean izan ziren. Arkitekturatik at dauden diziplinetara
jo zuten laguntza bila beste behin, eta geologo eta ingurugiro
teknikariek emaniko gomendioak jarraitu zituzten. “
Kasu honetan, arkitektura ez dago paisaian presente, paisaiaren
aurrean, hura begiratuz baizik”, laburbildu zuen Lacatonek.<br>
<br>
<img src="imagenes/lacaton4.jpg" width="320" height="299">
<br>
<br>
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Beste
bizilekua Korsikako kostaldean, harizti baten barnean eraikitzeko
proposamena egin zien bezero batek. “Bezeroak egin zigun
eskaeraren oinarria itsasoa ikusteko aukera emango zion bizilekua
eraikitzea nahi zuela zen eta, hasiera batean, Korsikaz geneukan
irudikapena kontuan hartuta erraza baino errazagoa izango
zela uste genuen, baina basoa zein itxia zen ikusi genuenean
iritzia bat-batean aldatu zitzaigun”. Haritzak hain
garaiak izanik ezinezkoa iruditu zitzaien handik itsasoa ikustea
ahalbidetuko zuen etxerik egitea, zuhaitzen gainean ez bazen.
Zuhaitzen hostailean kokatu zuten balizko bizilekuaren zorua,
lurretik zazpi metrora. Balizko bizilekuak laurogeita hiru
metroko luzera du eta bitik lau metrora bitarteko zabalera.
Eraikitzen hasteko baimena eskatu zuten, baina agintariek
ukatu egin diete, proiektuak paisaiaren batasuna hausten duela
argudiatuta.<br>
<br>
<img src="imagenes/lacaton8.jpg" width="320" height="237">
<br>
<br>
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Bordeletik
110 km-ra egin zuten beste proiektu bat aurkeztu zuen hurrena
Anne Lacatonek. Kasu honetan langile bikote batentzat bizilekua
eraikitzea zen egin beharrekoa. Aurrekontu murritza ( 64.000
euro) kontuan hartuta negutegiak erabiltzea otu zitzaien ahalik
eta bizileku zabalena egiteko. 300 metro karratu dituen bizileku
bat eraiki zuten bi negutegi oinarri hartuta. Bakoitza 25
metro luze da eta 6.50m zabal. Bata eremu guztiz askea da,
kanpora irekia, eta bestean biztanleen gelak daude; egurrezko
kutxa handi bat eraiki zuten, bertan intimitatea gorde asmoz.
“Negutegiak merkeak dira eta baldintza onak dituzte.
Gestio aldetik errazak dira eta aireztatzeko ere bai. Baldintza
termiko egokiak dituzte... Helburua ahalik eta espazio zabalena
eraikitzea zen, baina aurrekontu urria kontuan hartuta”.<br>
<br>
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"><img src="imagenes/lacaton6.jpg" width="320" height="255"><br>
<br>
Negutegiak erabili dituzte esku artean duten azken proiektuan
ere. Parisko kanpoko aldean kokatuta dagoen langile auzune
zahar batean hamabi bizileku eraikitzeko eskaera egin die
etxebizitza sozialak egiten dituen enpresa batek, “kasu
horietan ohikoak diren jokabideak alde batera utzi eta esperimentatu
egin nahi zutela esan ziguten, eta guk ordura artean eskala
txikian praktikan jarritako proposamenak eskala handiagoan
funtzionatzen ote duten egiaztatzeko modua ikusi genuen. Luxuzko
espazioak eratzea izan da gure helburuetariko bat, betidanik;
hori eskala hain handian egitea posible ote zen egiaztatu
nahi genuen”. Ahalik eta espazio handiena okupatu nahian
bi solairuko eraikina proiektatu zuten, baina ez zituzten
hamabi bizileku berdin egin nahi, eta horregatik ezberdintasunak
eratu zituzten eraikinaren aurreko aldean. Behe solairua handiagoa
duten etxeek goiko pisua txikiagoa dute, eta alderantziz.
Goiko solairua negutegiak erabiliz eraiki dute, “bolumen
handiekin lanean ari zarenean ezin dituzu ohiko etxebizitzetan
erabili ohi diren jokabideak praktikan jarri, horregatik erabaki
genuen negutegiak erabiltzea. Espazioari %30-40 gehitzea lortu
dugu aukera hori eginez. Plastikoa oso kalitate onekoa da;
ez da beste material ezagunak baino txarragoa. Gainera, kanpoko
aldearekin harreman zuzenagoa edukitzea ahalbidetzen du”.<br>
<br>
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Arkitekto
bezala ez dute behin eta berriro berrikuntzak proposatzea
bilatzen; proiektua dena delakoa izanik ere, inguruan eta
erabiltzailean pentsatu beharra dagoela defendatzen dute Lacatonek
eta Vassalek. “Beti proiektu ezberdinetan aritzen gara
lanean, baina gure jokabidea beti bera da. Helburua ez da
artelanak sortzea, erabiltzaileak gustura biziko diren bizilekuak
egitea baizik. Gure lanean oinarrizkoa gizakia da; gizakirik
gabe ez dago arkitekturaren beharrik”.</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">
</font></p>
</td>
</tr>
</table>
</td>
</tr>
</table>
</td>
</tr>
</table>
</body>
</html>