XLVIII. Gazte Filosofia Kongresua
Kongresua
may 04, 2011 - may 06, 2011

XLVIII. Gazte Filosofia Kongresua

Parte-hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle eta ikertzaileek XLVIII. Gazte Filosofia Kongresua antolatzen dute. Aurten “Lurpeko Filosofiak” gaia jorratuko da eta maiatzaren 4, 5 eta 6an burutuko da, Donostian.

Filosofo gazteen hausnarketak zabaltzeko asmoz, kongresu honek zientzia eta pentsamenduaren auziak ikertzeko zazpi arlo izango ditu: subjektu garaikidearen ahultasuna, teoria politikoa eta giza ekintzaren markoen eguneraketa, aberastasun sozial ekoizpenen proposamen berriak, normaltasuna eta normalizazioari buruzko hausnarketa, ekoizpen kulturalak (objektu materialak, artea, literatura...) eta filosofiaren arteko harremanak, eta abar.     

Horretaz gain, hainbat tailer eta jarduera antolatuko ditugu, Santiago López Petit filosofoa eta Empar Pineda pentsalari feministaren arteko eztabaida, besteak beste.

Kongresua Arteleku eta Koldo Mitxelena kulturunean burutuko da. Disziplina desberdinen arteko loturak sustatzea da helburu nagusietako bat. Hori dela eta, musika, zine eta arte proposamenak programan agertzen dira.

Kongresu honetan estatuko filosofiaren harrobia (Pedro Cerezo, Fernando Savater, Amelia Valcárcel, Félix Duque, Agustín García Calvo, Adela Cortina, José María Marina, Eduardo Subirats, Javier Muguerza, Ángel Gabilondo, etc.) sortu da.  Pentsamendu garaikidearen planteamendu kritiko berriak plazaratuko dira eta gaur egungo nazio eta nazioarteko proiektu kultural, artistiko eta akademikoak garatuko ditugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Filosofias Subterraneas Facebook-en orrian eta http://cfj.filosofia.net/2011/ web orrian.

ICal
Document Actions