Artelekuko Dokumentazio Zentroak Neguko irakurketa taldean parte hartzeko deialdia egin berri du.
Begibistakoa da idazketa eta irakurketa ohiturak aldatzen ari direla, eta inork izan dezakeela Bartleby-ren esamoldea: “nahiago nuke ez egin” bere egiteko tentaldia. Baina, edonola, testu eta artikulu ezberdinen inguruan ideia eta pentsamenduak konpartitzeko interesa baduzu, Artelekuk sortu duen Neguko irakurketa taldeko partaide izan zaitezke. Iñaki Urdanibiak koordinatuko dituen lau saioetarako ondoko irakurgaiak proposatu ditu: Ernst Jünger-en “Por los acantilados de mármol”(2008/11/13), J.-M.G.- Le Clézio-ren "Urania" (2008/12/18), Michel Tournier-en “Viernes o los limbos del Pacífico” (2009/01/15) eta Yevgueni Zamiatin-en “Nosotros” (2009/02/12).
Irakurketa taldea ostegunetan (azaroak 13, abenduak 18, urtarrilak 15 eta otsailak 12) bilduko da, arratsaldeko 19:00etan, Artelekuko Dokumentazio Zentroan. Lehen saioan, azaroaren 13an, Ernst Jünger-en “Por los acantilados de mármol” nobela komentatuko dute parte-hartzaileek.
Parte-hartzeko interesa baduzu lehenbailehen izena ematea komenigarria da, partaide kopurua mugatua baita. Horretarako “Irakurketa talderako eskaera” izenburua duen mezua bidali dezakezu arteleku@gipuzkoa.net helbidera, bertan zure izen-abizenak, helbide postal eta elektronikoa eta telefono zenbakia ipiniz, edo bestela, telefonoz deitu dezakezu 943453662 zenbakira.