Ornitorrinkus
Entzunaldi komentatua
- nov 25, 2010 from 12:20 pm to 12:20 pm

Ornitorrinkus

Parte-hartzaileak

Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen proiektua da. Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak - a-priori elkarrengandik urrunak diruditen hiru jardunek- bakoitzak bere alorra arakatuz lehenik eta elkar eragin ondoren, hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegina da., esperimentazioa bide eta helburu duena.

Koordinazioa: Xabier Erkizia
Gonbidatuak: Maialen Lujanbio, Judith Montero
Data: Azaroak 25
Ordua: 19:00etan
Lekua: Artelekuko hitzaldi aretoa

Ornitorrinkoa -ezaugarri itxura batean bateraezinak gorputz bakarrean biltzen dituen animalia-, irudi sinboliko bezala hartuta, sailka ezina denaz, izateaz eta izan ezinaz ari da Ornitorrinkus.

2006 hasi eta lau urteren ondoren, disko-liburu hau orain arte ibilitako bidearen erregistro moduko bat da, proiektuaren hastapenetatik osatu eta landutako hainbat ariketa, musika edo kantu (norberaren gustuen arabera) biltzen dituena. Diskoko soinu pieza bakoitza Ornitorrinkusen ibilbidean emandako pauso bat da, oraindik nora doan jakin ez litekeen bidean.

Paperezko euskarriak eta soinuzkoak elkar osatzen dute, disko-liburu deitzen dugun objektu definigaitz honetan. Objektua, Xabier Gantzarain eta Eneko Aristik diseinatua da. Bertan, Jose Belmonte marrazkilariak soinu piezak irudi bihurtu ditu. Kantu bakoitzari indibidualki loturiko marrazkiek, aldi berean eta elkarrekin osotasun bat egiten dute, piztia ezezagun miragarri bat sortuz: Ornitorrinkus.

Jose Belmonteren marrazkiez eta Maialen Lujanbioren bertso eta testuez gain, Jakoba Errekondo, Joseba Sarrionandia, Xabier Erkizia eta Ixiar Rozasek idatzitako testu berriak ere biltzen ditu liburuak, soinu piezak abiapuntu hartuta espreski sortutakoak.

 

Irudi, soinu eta bestelako informazioetarako: www.ornitorrinkus.org / mailto:ornitorrinkus@gmail.come

ICal
Document Actions