47-48 Edizioa hausnartzea. Aldizkari foroa

Zehar #47-48

47-48 Edizioa hausnartzea. Aldizkari foroa

Norentzako egiten dira aldizkariak?

Edizioa hausnartzeari buruzko monografikoa egitea aztertzen hasi ginenean, azken hilabetetan modu batera edo bestera egin ditugun hausnarketak bildu baino ez genituen egin. Baina zer zen gogoan aurrera eta atzera erabili genuen asmo hori? Bada, labur esanda honako hau: arte jarduerak aztertu nahi genituen informazioaren teknologiek ekarri dituzten ekonomia eta gizarte alorreko aldaketak abiapuntu izanda.

Hedabideen esku gutxitan biltzeak komunikazioa bera txirotzen eta homogeneotzen duen garai honetan iruditzen zaigu argitaletxe txikiek, formatu eta eduki berriekin esperimentatzen ari diren horiek, gizarte eta kultura alorreko harremanetan eragiten dutela nola edo hala, eta egungo gizartearen dinamismoaren irudi direla.

Kezka horrek bultzaturik, artearen eta sormen lanaren funtzioa zalantzan jartzen duten eta sormenean, bitartekotzan eta edukien banaketan gertatzen ari diren aldaketak aztergai izango dituen aldizkarien foroa sortzea pentsatu genuen. Deialdia gure mugez gaindi ere zabaldu genuen eta hainbat galdera egin genien jatorri desberdineko zenbait aldizkariri, lantzen dituzten ideiak ezagutu eta zabaltzeko. Besteak beste, honako hauek:

Zein xede izan duzue argitalpen hori sortzerakoan sormenaren eta ekoizpenaren aldetik?

Norentzako egiten duzue aldizkaria?

Banatzeko eta sustatzeko zein bide duzue gogokoen?

Horrez gain, gure aldizkariari buruzko balorazioa eskatzen dizuegu eztabaida kritikoa zabaltze aldera.

Zuentzako ere ekimen hau interesgarria izatea espero dugu eta eztabaida eta proiektuen arteko lankidetza sustatzeko balioko duelakoan gaude. Eskerrik asko guztioi laguntzeagatik. Hurrengo batean ere izango dugu elkarren berri.


Zehar47dentro.pdf — PDF document, 85Kb
Acciones de Documento