Raimo Benedeti

Raimo bere estudioan hasi zen lanean 1999an, eta 2000tik aurrera Sao Pauloko Arte Modernoko Museoan, ingurune aitzindari batean.<br>Horrela bete-betean murgildu ahal izan da bideo sorkuntzan bere ikasleekin batera, lantegietan euskarri desberdinak erabili eta lan berriak sortzen: monitore nahiz pantailarako piezak, bideo instalazioak, bideo performantziak eta happening-ak barne.

Museoan unibertso bideografikoa ikertzeko helburua du, horretarako gogoeta, sorkuntza eta ekoizpenerako espazio bat sorturik. Ikasleekin lan egiteak ikus-entzunezkoen teorian murgilarazten du eta, etengabe, egiten ari den bideo sorkuntza artistikoa bere ikerketan bertan eta estetikan berdefinitzera eramaten du. Lana ez da bideratzen bideo produktu bat bilatzera; ikasteko eta saiakuntzarako tresna izatea nahi dute, berarentzat eta ikasleentzat.

Indar poetiko handia du Raimoren lanak, eta oso argitaratze prozesu pertsonal bat dauka oinarrian. Azken hiru urteetan bideoaren behe teknologia deritzanak artearentzat ematen dituen aukerak ikertu ditu Raimo Benedettik, horretarako berak asmatu, egin eta “trakitana” izenez bataiatutako etxeko ekipamendu bat erabiliz. Irudiak produzitzeko “mise-en-scene performatikoak” erabiltzen dituzte, kodeak eta adierazleak sortu eta gero trakitanan manipulaturik.

Bi ezaugarri ditu Raimoren lan egiteko erak: bideoko artisten askatasuna eta zine mundutik datorrenaren xehetasun tekniko eta artistikoa.

 

Eduardo Bonito

115.jpg
Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. buki. (2005, febrero 09). Raimo Benedeti. Retrieved mayo 19, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/raimo-benedetti/raimo-benedeti. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License