desde . arteleku

desde. Arteleku bisita gidatu baten formatua duen proiektu artistikoa da, espazioan eta denboran egiten den ibilbidea. Leku bat ulertzeko modu bakoitza bakarra da eta proiektu hau espazioari eta pertzepzioari buruzko hausnarketa da. Bizi ezazu esperientzia hau modu pertsonalean, zure ikuspegia ez da besteenen berdina izango inoiz.


desde. Arteleku ez da audiogida turistikoa, Arteleku ez baita museo bat ezta monumentu bat ere. Zer da Arteleku? Zu zauden eraikin honetan kokatzen den arte sorkuntzako zentro bat. Leku honi ez zaio beti Arteleku deitu ez baita beti izan orain dena; 15 urtez Easo enpresako langileak ibili ziren hemen, material elektrikoen banaketa eta muntaiarako biltegia, eta horien aurretik Belfia pentsu lantegiko langileak.


Desagertutako espazioak islatzen ditu, edo ahaztutako momentuak gogora ekartzen ditu. Mugi zaitez hondarrak, arrastoak, aztarnak ... bilatuz baina, batez ere, erabil ezazu zure irudimena jada ez dagoena ikusi ahal izateko.

 

 

903.jpg
Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, marzo 21). desde . arteleku. Retrieved mayo 19, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/edurne-rubio/span-class-letra14-desde-.-arteleku-span. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License