PlayLab2. Ekonomia globalaren sistemetan esku hartuz*
PlayLab2 ekimenerako gai ekonomikoak ikertzen hilabete bat baino gehiago eman ondoren, nik ere nire kontzeptuen kartografia partikularra egin nezake, braimstorm map baten antzeko zerbait, nire buruan dabiltzan tag edo hitz adierazgarrietatik abiatuta krisiaren gaian gehiago sakondu ahal izateko: ongizatea, kapital kontzentrazioa, baliabideak, espekulazioa, kapital-ihesa, ustelkeria, produktibitatea, demokrazia, ekologia, indarkeria, boterea, I+G+b, merkatuak, zorra, enplegua. Tag horiek guztiz bateraezinak diren lau puntu kardinal osatzen dituzte, via crucis honetan iparrorratz gisa jokatuz: mendebaldean, dirua (kapitala); ekialdean, joera sozialeko ekimen politikoak; iparrean, mekanismo makroekonomiko handiak; eta Hegoan, sufrimendu emozionala/pertsonala (hots, gauza mikroak).
W1_PLAYLAB_EU.pdf — PDF document, 124Kb