Jolasa, ikasteko eta sorkuntza digitalerako gaitasuna eskuratzeko plataforma denean*


Idatzitako hitzaren hastapenetatik, kulturak eta teknologiak elkarri eragin diote bi
zentzuetan. Eragin hori oso onuragarria izan da bientzat, eta bilakaera berrelikatzen joan da etengabeko katean, nolabait ere. Alde batetik, aurrerapen teknologikoak (buztinezko oholtxoak, arbelak, eskuz idatzitako liburuak eta inprimatutakoak, prentsa, irratia, telebista, Internet, etab.) laguntza handikoak izan dira kultura jendarteratzeko. Bestalde, argi dago zergatik gertatu diren aurrerapen teknologiko horietako asko: jende geldiezin gehiagok izan duelako garaian garaiko ezagutza eskuratzeko aukera. Hala eta guztiz ere, garapen kultural eta teknologikoaren abiadura ez da beti berdina izan historian zehar. Aldian aldiko erritmo horiek zenbait tirabira sortu dituzte, eta hezkuntzaren eremuan zein gizartean islatu dira.


T2_GARAIZAR_EU.pdf — PDF document, 83Kb
Acciones de Documento