Bideo jokoak: ikuskizun subjektiboa*

Bideo jokoak –beldurrezko zinemak bezala, Carrollek planteatzen duen modura– hartzaileen hautemate indibiduala eskatzen duen esperientzia bat dira, ez interpretatu eta kontsumitzeko bakarrik (hori edozein pop lan espresibori gertatzen baitzaio), baizik eta definitzeko eta interpretazio horren gakoak ezartzeko ere bai. Hau da, jokalaria, bere hautematearekin, bideo jokoa osatzen duten elementuetako bat da, formal eta teknologiazkoekin batera. Eta, ondorioz, Arkanoiden bi dimentsiotako efektua itxuraldatzen duen itzala –nik egun batean atzemandakoa– baliabide grafiko bat baino dezente gehiago da: jokalariaren proiekzioa da.


W2_TONES _EU.pdf — PDF document, 75Kb
Acciones de Documento