ARTELEKUN ospaturiko mintegia
Sarrera
ZURE BEGIETARAKO BAKARRIK (FEMINISMO FAKTOREA ARTE
BISUALAK DIRELA ETA)Donostia, 1997/07/07- 08/01
Lau asteko tailer esperimentala eta disziplinartekoa izan zen, Artelekun garatu
zena (1997ko uztailaren 7 tik abuztuaren 1era): edozein disziplinatan llanean
ari ziren 15 artistek aukera izan zuten proiektu berriak edo egiten ari ziren
propiektuak edo lan prozesuak elkarrizketa giroan garatzeko, gonbidatuak parte
hartu eta nazioarteko prestigioa duten artista eta “profesionaleskin” topaketa
giroan.
Lau astetan zehar informazioa, teoria eta praktikak konbinatu ziren.
Mindegi-tailer esperimental honetako partehartzaileek azken bi asteetan burutu
zuten lan proposamana, lehenengo bi asteak debatetan eta gonbidatuekin gogoeta egiten
emanez.
----------------------------------
Claudia Giannetti
Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte
bisualak direla eta)
97/07/07
Claudia Giannetti ACC L´Angelot-en fundatzaile eta zuzendari (Bartzelona)
1993az gero, iharduera ugari egin du literatura, teoria alorretan eta
erakusketa komisariotzan. Hainbet argitalpen eta katalogo ere egin ditu,
besteak beste, “Media Cultura”(1995) eta “Arte en la Era Electrónica”
(1997)nabarmentzen dira. Orain dela gutxi “Artea Elektronika Aroan” nazioarteko
kongresuko zuzendari izan da. Gaur egun klaseak ematen ditu Bartzelonako Pompeu
i Fabra Unibertsitatean.
Misntegian eginiko gogoetak emakumea, artea, zientzia, teknologia berriak eta
cyberespazioaren inguruan oinarritu ziren.
---------------------------------
Bildwechsel
Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte
bisualak direla eta)
97/07/07
Ikusentzunezko alorreko feminista kolektibo bat da, Hamburgokoa, emakume
artisten bideo lanak banatu eta zabaltzen dituena. Tailerrean, beren bideo batzuk
aurkeztu zituzten.
---------------------------------
Guerrilla Girls
Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte
bisualak direla eta)
97/07/10
1985ean osatutako kolektibo hau nortasunez ezagutzen ez dugun emakume talde bat
da, eta arte munduaren barruko sexismoaren eta arrazakeriaren aurka borrokatzen
dira. Beren lehen ekintzetan Sohoko kaleetan kartelak jartzen zituzten New
Yorkeko galerietan erakusketa zaukaten emakumeen portzentaiak jakitera emanez.
Geroztik, beren lana, mundu guztian zehar izan da erakutsia eta hainbat
argitalpen egin dituzte.
Mintegian, kolektiboko bi partaidek orainarte eginiko lanen atzerabegirako
aurkezpena egin zuten.
--------------------------------
Giulia Colaizzi
Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte bisualak
direla eta)
97/07/14
Literatura teoria eta filme teoriako irakaslea da Valentziako Unibertsitateko
Hizkuntzen teoriako departamentuan. “Feminismo y teoría del discurso” (1990),
“The Cyborguesque. Subjectivity in the Electronic Age” (1995) eta “Feminismo y
teoría fílmica” (1995) argitaratu ditu. Mintegi eta hitzaldi asko eman ditu
Europan eta estatu Batuetan.
Mintegian “Emakumea eta zinea” ren gaia jorratu zuen eta azken hogei urteotan
emakumearen irudiak bai zinean, bai irdukipenean lantzen duten testuen gorakada
nolakoa izan den azaldu digu feminismoarean teoria filmiko baten ikuspuntutik.
Teoria honek emakumearen partehartzea, bere begirada aktiboa eta presentzia
erakusten digu bizitzako eremu guztietan.
--------------------------------
Guadalupe Echevarria
Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte
bisualak direla eta)
97/07/16
Bera zuzendaria den Burdeos-eko Arte Eder eskolako lan batzuk aurkeztu zituen,
emakumeek azken urteotan eginikoak. Lan hauetatik abiatuz, gogoeta egin zuen
emakume artisten lanok ea zalantzan jartzen zuten, ala ez, modaren unibertsoan,
pop kulturan e.a. emakumearen presentziak izan dezaketen izaera errepikagarria
ikusteko.
Guadalupe Echevarria, eskola honetako zuzendaría izateaz gain, hainbat lan egin
ditu erakusketa eta arte erakustaldi antolatzaile gisa: Donostiako
Bideoaldiaren zuzendari izan zen, Reina Sofíarako komisario lanetan ere aritu
zen, etab.
----------------------------------
Ute Meta Bauer
Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte
bisualak direla eta)
97/07/17
Ute Meta Bauer Nazioarteko erakusketen komisario (“NowHere” Danimarkako
Lousiana Museum, 1996), Alemania eta Fraintziako zenbait arte eskoletako
irakaslea, eta META aldizkariaren argitaldaria da, arte munduko beste hainbat
ihardueraren artean.
Mintegian, gaur egun Europan artea eta feminsmoaren ikerketa, dokumentazioa eta
hedapenarekin zerikusia duten hainbat lan aurkeztu zizkigun.
Jarraian Ute Meta Bauer, Jochen Becker eta Sabeth Buchmann-en arteko eskutitz
irekiaen zati bat aurkezten dizuegu.
---------------------------------
Mahai ingurua: N.Viot, M.J.Belbel, F.Vila, eta M.
Jaio-rekin
Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte
bisualak direla eta)
97/07/18
MARIA JOSE BELBEL, FEFE VILA, MIREN JAIO, NATHALIE VIOT.
Mintegi osoan zehar ateratako gaien inguruan oinarritu zen mahai inugurua.
----------------------------------
Nathalie Viot arte kritikaria eta erakusketa
komisarioa da, gaur egun France Culture irratian elkarrizketa programa propio
bat aurkezten du egungo arteari buruz.
Testu honetan Arte kritikari bezala eginiko lanen erreflexio bat egiten du.
Ordurarte, ez dela artisten sexuan oinarritu artistak aukeratzeko orduan
azaltzen du, baizik eta beren lanen esan nahiean, baina era berean, beharrezkoa
ikusten du emetasun subjetiboago baten alde lan egitea.
---------------------------------
Maria Jose Belbel E.O.I. ko irakaslea da, arte
munduarekin zerikusia duten itzulpenak egiten ditu, Carta de Ajuste kolektiboko
partaide da eta erakusketa batzuetan parte hartu du, esaterako, “100%”, “Ida y
Vuelta” Habanan, etab.
Subjetibotasunetik abiatuta, denboraren inguruan ditugun kezken, beldurren eta
itxaropenen inguruan gogoeta egingo du María José Belbelek testu honetan.
----------------------------------
Fefa Vila Soziologoa, jeneroen eta teknologia berrien
ikasketetan espezializatua. Zenbait erakusketa eta argitalpen egin dituen LSD
kolektiboko partaide da.
Planeta eta orbita artean girotutakoa entsaio bat idatzi du testu honetan
autoreak, harreman sexualen, sexualitatearen eta identitateen inguruan
pertsonaien bitartez gogoeta eginez.
----------------------------------
Miren Jaio arte kritikaria, arauz idazten du
rekarterako, eta Zehar, Lápiz, Friezen ere argitaratu du, besteak beste.
Aminari eskutitza idaztea ariketa erretoriko bat besterik ez da (lengoaiarekin
bueltaka), “bestea” bilatzeko eta berarekin norberari buruz gogoetak egiteko,
mendebaldean hain ohikoa den obsesio hori.