Toni Negri
1979 eta 25 urte beranduago hitzaldiaren laburpena
Salbuespen egoera mintegia 04.14/20 Arteleku Toni Negrik 1979 urtea ardatz hartuta eta bere bizipen pertsonaletan oinarrituta kapitalismoaz eta langile borrokaz mintzatu zen. Toni Negriren ustez 70eko hamarkadan klase borrokaren barruko erlazioak aldatu ziren. Antolaketa soziala aldatzen da. Laburbilduz esan genezake garai hura gaurko gizartearen, lan ez materialaren, berrikuntza teknologikoaren hasiera dela. Teknologia berriek eta informatizazioak intelektualizatu eta malgutu egiten dute lana, baina era berean lanaren behin-behinekotasuna areagotzen dute eta langile klase berri baten sorrera dakarte, Toni Negrik jendetza deitu duenarena. Hitzaldiaren gainean eginiko erreportaje osatua Arteleku TVn dago ikusgai. Document Actions
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
buki. (2005, febrero 08). Toni Negri. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/toni-negri.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|