Giovanni Arrighi

The Rise and Demise of the Globalization Project

2005/06/02


Giovanni Arrighik, Periferiak topaketen barnean izan zuen partaidetzan, globalizazioaz jardun zuen. Baltimoreko John Hopkins Universityko soziologia irakasleak aztertu egin zituen globalizazioaren sorrera, hedapena eta barnean daramatzan kontraesanak eragin zituzten arrazoiak.


Globalizazioa, ideologia gisa, 70eko hamarkadan agertu zen Estatu Batuetan, bertan garatu zen hurrena 80ko urteetan zehar, eta pentsamolde nagusi bihurtu zen 90ekoetan. Ideologia honen alderdi nagusia Margareth Tatcherrek lehen ministro gisako agintaldian zehar esan zuen esaldi batean laburtzen da, ondoren eslogan bihurtu zen honetan: There is no alternative (TINA). Ideia honek, globalizazioaren garapenaren aurrean beste alternatibarik ez dagoela dioen honek, barnean darama, Giovanni Arrighiren iritziz, kapitala kontrolatzearren guztiok elkarren kontra borrokatzea behar-beharrezkoa den konbentzimendua, nahiz ildo horretatik pertsona eta komunitateen sakrifizioa etorri.

 

Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2005, septiembre 28). Giovanni Arrighi. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/giovanni-arrighi. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License