X-Evian

Copyleft jardunaldiak 2005

2005/06/24


Undondo Gaztetxeko Zentro Sozial Okupatuak eta Autokudeatuak (ZSOA) bere hacker laborategian ( Metabolik BioHacklab) landutako proiektua da X-Evian. G8 gailurraren aurrean Evian hirian 2003an egin zen gailurrerako makinak ekipatu eta elkarrekin lotzeko beharrak eraginda sortu zen asmoa. Gailurraren kontrakoan parte hartu zutenean, X-Evian egitasmoaren sortzaileek ikusi ahal izan zuten gizarte mugimenduak euskarri teknikoren baten beharrean zeudela, gailurren kontrako ekitaldi handietan sortu ohi diren berriak, bideoak eta jakintza beren kabuz kudeatzeko. Eta, aurrekoaz gain, ikusi ahal izan zuten orduko tresnek ez zutela ordenagailu zaharretan sistema eragile oso bat instalatzeko balio. Arazo horiek guztiak konpontzeko sortu zuten X-Evian sistemaren lehen bertsioa. Sortzaileetako bik beren proiektua aurkeztu zuten Artelekun ospatu ziren 2005eko Copyleft jardunaldietan.

Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2005, noviembre 25). X-Evian. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/copyleft/x-evian. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License