BlogMail, Lapiko eta Prest proiektuen aurkezpenaCopyleft jardunaldiak 2005 2005/06/24
Burutazio arrunt bat dago proiektu honen azpian: besteen posta pertsonala irakurri ahal izatea. GNU GPL lizentziari esker egin da BlogMail izeneko programa berri hau. Software libreko programa da, jakintza eta informazio iturriak denen artean banatu behar direla dioen pentsamoldekoa, beraz. Eta emaitza, berriz, posta elektroniko irekia, erlazionatua, iruzkinei irekia.
LAPIKO Uribe-Kostako euskaren inguruko hiztegia sortzen eta zabaltzen jarraitu nahi dute proiektu honen bidez. Iñaki Gilisastik eskualdeko horretako 8.000 esaldi bildu eta grabatu ditu, hau da, inguru horietako hizkuntz aldaeren % 80 gutxi gorabehera. Esaldi horiek soinu artxiboan gorde dira eta Internet sarean entzun daitezke. “Egin nuen lana ez nuen nire ordenagailuaren disko gogorrean bakarrik geratzea nahi eta batez ere horregatik jarri dut sarean. Copyleft ereduari esker egin ahal izan dut lan hau. Izan ere, eredu horren arabera, informazio tresnek eskuragarri egon behar dute, eta nik ere halaxe utzi nahi izan ditut” adierazi zuen Iñaki Gilisastik. Lapiko.com web orrian sartuz gero, arbitxoa kontsulta daiteke, baina baita ekarpenak egin ere. Artxiboa handitzeko modu bat da.
PREST Arduradunen arabera, Artelekuaren espiritua sarera eraman nahi da arteleku.net web orriaren bidez. Web orriak, arte eta pentsamendu garaikidearen inguruko esperientziez hitz egiteko tokia izan nahi du, eta baita arte eta pentsamendua sortzeko gune eta tresna ere. Eta horixe bera da PREST, edizio deszentralizatua egiteko aukera ematen duen edukien kudeaketa tresna, alegia.
Document Actions
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, enero 04). BlogMail, Lapiko eta Prest proiektuen aurkezpena. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/copyleft/blogmail-lapiko-eta-prest-proiektuen-aurkezpena.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|