"Arabiar irudikapen garaikideak. La ecuación iraquí"Representaciones Árabes Contemporáneas. La ecuación iraquí proiektua 2005eko azaroan Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea-UNIA arteypensamiento erakundearen Sevillako egoitzan egin zen mintegi batekin hasi zen. Orduan abian jarri zen proiektuaren programak pelikulak, dokumentalak, luzemetraiak, ikusentzunezko erretratuak, artxiborako hainbat material, satelite bidezko erretransmisioak, interbentzio artistikoak, irakurketa literarioak, hitzaldiak eta eztabaidak hartu zituen bere barne. Bigarren fasea Berlinen, KW Institute of Contemporary Art erakundean egon zen ikusgai, eta ondoren Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies-en. Joan zen ekainean, pelikula eta bideo berriekin osatutako programa bat izan zen ikusgai Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea-UNIA arteypensamienton. Iraken egun bizi zuten egoeraren erakusgarri diren dokumentuak ziren proiektatu zirenak.
Document Actions
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, octubre 26). \'Arabiar irudikapen garaikideak. La ecuación iraquí\'. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arabiar-irudikapen-garaikideak/arabiar-irudikapen-garaikideak.-la-ecuacion-iraqui.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|