FILOSOFIA GOSEZ
Tailerra
- 2013/01/30 06:00 pm - 09:00 pm

FILOSOFIA GOSEZ

Parte-hartzaileak

Data: Urtarrilak 30, asteazkena, 18:00etan
Lekua: ARTELEKU


Kaixo gosetiok,
Joan den asteazkeneko talde bileraren erreflexioaldiaren ondoren filosofiako lehen tailerra urtarrilaren 30ean, asteazkenez, ospatuko da, arratsaldeko 18:00etatik ARTELEKUtik bidaltzen gaituzten arte.
 
Landuko den gaia ESPERIENTZIA ESTETIKOA da.
Izenburu horren harira erreflexiogai diren zenbait ideia proposatzen dizkizuegu… Esperientzia estetikoak aro klasikotik postmoderniarainoko bilakaera izan du, ideia platonikoen perfekzio eta egiatik Baudrillarden postmodernismoan egiatzat hartu den errealaren simulakroaren esperientziaraino egin du bide. Prozesu horretan arteak, edo zehatzago izanez artelanak, eginkizun zentrala du esperientzia estetikoan, nahiz eta ez den oinarri estetikodun esperientzia eragin dezakeen bakarra, naturak edo egunerokotasunak ere “eragin dezakete”. Arteak, edozein kasutan, lehen urrats batean esperientzia estetikoa pentsatzeko balio dezake, gero bere esparrutik kanpo pentsatu ahal izateko, bere sareetatik atera al bagintezke behintzat, jakinik beti artea guztia irensten duen leviatan baten gisa “aritzeko gai dela”.

Artelana egiaren, gauzen errealitate sakonaren, muintzat hartuz hasiko gara. Platonentzat ideiak ziren benetako errealtasuna eta ez leizean gertatzen dena; Heideggerrentzat artelana da, hain justu, izakian gordea dagoen egia gertatzen den zubia. Egiaren grezierazko adiera jarraituz desezkutatzea, “aletheia”, artelanak gauzen egia desezkutatzen digu. Artelanaren mundura zabaltze eta egiaren gertatze ikuspegi honetan sakontzeko, garrantzia du Heideggerri jarraitzeak bere EL ORIGEN DE LA OBRA DE ARTE obran (Ikus lotura amaieran).
Gauzen izaera islatzen duten gai eta lan horiek, Walter Benjaminen iritziz, HIZKERAN soilik isaltzen dira, HIZKUNTZ ZEINUAN.  Adimena, zeinua aztertzen duenean, arrazoiaz gaindi dauden ideietara eramaten da. Hori, Carl G. Jungek EL HOMBRE Y LOS SIMBOLOS: ACERCAMIENTO AL INSCONCIENTE obran dioen bezala gertatzen da,  zeinua explikaezin den  eta inkontzientearena den zerbait bezala jotzen delako. Artelana sortzean ez da artista bera artelan horri esanahia ematen diona, behatzailea da mundu honetakoa ez den zerbaitetan egia aurkitzen duena. Horrek artearen hizkera hizkuntza egitura gisan pentsatzea bideratzen digu.

XX. mendeko abangoardietan, artelana bere esanahi polibalentea etengabe birdefinitzen ari den egitura irekia da, egia edo errealitatea ere esanahi aldakor eta anbiguoak diren KOMUNIKAZIO PROZESUA. Interpretazioetako bat bizi diren gizarte balditzen aurrean artea errealitatearen ekintza eraldatzailetzat hartzen duena da; hori HERBET MARCUSEren bere UN ENSAYO DE LA LIBERACIÓNeko interpretazio marxista litzateke. Egia eta errealitatearen interpretazio hauen aurrean arteak bere esparrutik alde egiten du egunerokotasunera igarotzeko, zeinuen esanahi absolutuak, zeinu guztienak, auzitan jartzen baititu.

Garaikidetasunean absolutuen ukazioari aurre egiten diogu. Ezer ez da behin betirakoa, ez absolutua, gutxiago oraindik, aldakorrak diren errealitatea edo egia. Platonengana joaz berriro, ideiak errealtasuna bezala hartzetik, simulakroa, faltsutasuna, egiazko errealtzat hartzera iritsi gara. Baudrillardek CULTURA Y SIMULACRO bere liburuan esango lukeen bezala: “simulakroa ez da errealitatearen imitazioa errealitatea bera baizik”.

Hau guztia irakurrita…  Inoiz izan al duzu esperientzia estetikoren bat? Nola deskribatuko zenuke? Zein elementu edo kontzeptu jotzen dituzu garrantzizko esperientzia jakin bat estetikoa den ala ez erabakitzeko? Zuen izeba Lolik ere izan ote du esperientzia estetikoren bat? Eta osaba Manolok?
Guzti honetaz hitz egingo dugu ASTEAZKENEAN, URTARRILAREN 30ean, 18:00etan ARTELEKUN.  Ez hutsik egin. Itxura duenez EXPERIENTZIA ESTETIKO oso bat izango da!!!!!!!!!!!!!!!!

hambrient@s de filosofía taldea
 
Testuak...(bistadizo bat bota, irakurri, grinatu edo paso egiteko)
ELORIGEN DE LA OBRA DE ARTE  Martin Heidegger (58 orrialde)
http://www.aamanzanares.es/TEXTOS_MATERIALES_DIVERSOS__I_files/OOA.pdf
ENSAYO SOBRE JUNG Y LOS SIMBOLOS EN EL ARTE (14 orrialde ditu – Jatorrizko liburuak 300 orrialde baino gehiago ditu)
http://es.extpdf.com/el-hombre-y-sus-simbolos-pdf.html#a2#a2
UN ENSAYO SOBRE LA LIBERACIÓN  Herbert Marcuse (98 orrialde)
http://www.marcuse.org/herbert/pubs/60spubs/Marcuse1969EssayoSobreLaLiberacion.pdf
CULTURA Y SIMULACRO DE J. BAUDRILLARD (97 orrialde)
http://hauntedhouse.comoj.com/archivos/baudrillard-jean-cultura-y-simulacro.pdf
 
 

iCal
Dokumentu Akzioak