Mårten Spångbergen performancea: Entzuten ahal duzue Donostia?

Ideia artean, esku-hartzean eta hirian pentsatzea da, baina, nolabait ere, alderantziz. Artista/eskuhartzailea bere bulego edo estudioan eseri ohi da eta lan bat planifikatzen du, entseguak egiten ditu beharrezkoa bada, eta, gero, hirira joan eta hau edo bestea egiten du.

Jakina, egoera oso luzatzen bada, ohikoa da komunitateetan parte hartzea, batez ere baztertutako komunitateetan, edo pertsona behartsuen alde zerbait egitea. Hori guztia ondo dago, baina, ni pentsatzen aritu naiz nola alda genezakeen horren guztiaren inguruan dagoen protokoloa, zerbait arriskatzeagatik bestegatik ez bada, eta beste arrazoi batzuengatik, hirian ekoizpen-zentro itxiko arte-espazioan baino denbora luzeago igarotzeko. Aurretiazko ideia dantza bat burutzea da, koreografia-lan bat, baina osorik ekoiztea hirian, edo hiriarekin lotura estuan. Performancean edo prozesuan ez dugu hiria, edo hiria orokorrean, beste gairik landuko, hau da, hiria gaur egun zer den eta nola erabiltzen dugun; baina, oinarrizko ideia koreografia-emanaldia egitea da.Beraz, hirian bi aste lanean eman eta gero, emanaldia bukatzeko gure lana Artelekun aurkeztuko dugu.

Acciones de Documento