WWW.SOINUMAPA.NET aurkezpena

WWW.SOINUMAPA.NET webgunearen bertsio berriaren aurkezpena Euskal Herriko Soinu Mapa + MIGUEL A. GARCIA zuzenean

xedh.jpg WWW.SOINUMAPA.NET webgunearen bertsio berriaren aurkezpena Euskal Herriko Soinu Mapa + MIGUEL A. GARCIA zuzenean 19:00 Aurkezpena Xabier Erkizia eta Xavier Balderasen eskutik. 20:00 Kontzertua: Miguel A. Garcia Lekua: ARTELEKU, kristobaldegi 14, Loiola auzoa, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa9 Miguel A. García "xedh" Euskal Herriko musika esperimentalaren eta soinu-arte eskenako izen aipagarrienetako bat da. Bere proposamen artistikoak aparailu elektronikoetatik eratorritako soinuak eta landa-grabaketak nahasten ditu, soinuzko esperientzia sarkor, intimista eta biziak sortzeko helburuarekin. Bere musikak microsound deritzan estetika jarraitzen du, baina jenero honen arauak gaindituz. Ikusentzunean eta Arte Ederretan ikasia, hainbat egitasmotan parte hartzen du, halanola: Xedh, Baba Llaga edo Válvula Antirretorno eta beste hainbat artista eta talderekin egin du lan: Robert Todd, Charo Garaigorta, Iñigo Cabo, Jan M. Iversen, Zan Hoffman, Rinus Van Alebeek, Gora Japon, Hamburguesa Vegetal edo Rafael Flores. ERTZ (Nafarroa), Sonic Circuits (Washington DC, USA), LEM (Barcelona) o MEM (Bilbao) bezalako jaialditan eskaini ditu zuzenekoak baita MACUF (A Coruña), Chillida-Leku (Hernani), Sztuki Wspólczesnej Laznia (Gdansk, Polonia), Guggenheim (Bilbao) edo El Tanque (Tenerife) bezalako museo eta kultur zentrutan. Aldiberean, 2008tik “Larraskito” soinu-artearen eta musika esperimentalen zabalkunderako plataformaren (eta honen barne izen bereko net-label eta kontzertu kluba) ko-zuzendaria da, baita "Zarata Fest" (Bilbo) jaialdiaren zuzendari ere. Diskografia (aukeraketa): [2008] Miguel A. García “Armiarmak” (RMO, CD) ; Miguel A. García “Subsuelos“ (Trans>parent radiation, USA, online) ; Xedh “Exadh” (Zeromoon, USA, online) ; [2007] Xedh “Armiarma” (Homophoni, USA, online) [www.soinumapa.net][www.xedh.org]
Acciones de Documento