sistematurgy prozesuak
feb 10, 2012 - feb 11, 2012 | guardetxea urgull

sistematurgy prozesuak

Parte-hartzaileak

Noiz otsailak 10, ostirala 19:30etan / otsailak 11, larunbata 19:30etan
Non Guardetxea, Urgull

Sistematurgy Prozesuak esperientzia kolaboratibo bat da, Arteleku-Tabakaleran Marcel.Lí Antúnezek  (Fura del Baus) eskeinitako SISTEMATURGIA tailerrean egindako performance-instalazio bat. Lankidetza honetan artistek, performerrek, arkitektuek... hartu dute parte espazioa, denbora eta sareararen arteko harremanak esploratzeko.

Artelan hau instalazio parte hartzaile eta performanceduna da, instalazio interaktibo gisa ere ulertu daitekeena. Hala, ikuslegoak erabakiko du espektakuluren nondik norakoa.

Urgulleko Guardetxean egingo da ikuskizuna. Software eta hardware librea erabiliz zenbait hilabeteetan zehar egindako ibilbide birtualean barneratzera gonbidatzen ditugu artea, zientzia, ezagutza orokorra eta adin guztietarako teknologia berriak maite dituzten guztiak. Egin dezazutela bada 720 gradutako murgilketa gure unibertsoaz harremanetan jartzeko modu berrietarantz!

ICal
Document Actions