desde

Proiektu hau Mugatxoan - Arteleku Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Fundaçao Serralvesek ekoiztu dute eta Edurne Rubiok 2002 eta 2004 bitartean bi leku horietan egindako egonaldien emaitza da. Blanca Calvo eta Ion Munduatek, Mugatxoan programakozuzendari artistikoek, parte hartu dute proiektuaren sormenean.


desde site-specific baten ezaugarriak dituen baina leku ezberdinetara mugitzeko aukera ematen duen proiektu artistikoa da. Formatua espazioaren arabera alda daiteke, baina kontzeptua eta lan prozesua modu berean egituratzen dira. Mugatxoan 2004ko programazioan aurkeztu ziren desde . Arteleku, Donostian, soinu banda baten formatuarekin, eta desde . Serralves, Oporton, bideoinstalazio baten formatuarekin.


Mendebaldeko herrialdeetan ohikoa bihurtu da arte garaikide zentroak aurrez existitzen ziren eraikinetan kokatzea, “birziklaje” moduko bat eginaz. Espazio berreskuratuak: moda, erraztasun ekonomikoak erdisesteko modua edo besterena den memoria batez jabetzea? Elektrizitate biltegia eta konde baten etxebizitza izateko eraiki zituzten Arteleku eta Serralves, eta ordutik gaurdaino askotariko aldaketak jasan dituzte (funtzionalak, fisikoak…). Bertako biztanleek eta erabiltzaileek eraldaketa horiek pairatzen dituzte eta beraien parte dira. Proiektu hau beraien testigantzekin osatu dugu, egunerokotasunean erabiltzen ditugun espazioak bizitzeko moduetan oinarrituta eta “testuinguruek” toki bat hauteman eta ulertzeko unean sortzen dituzten ezberdintasunetan.


desde ez da memoriari buruzko lana. Nolabait esateko, memoria baliatu dugu konparaketa eremua handitzeko tresna gisa, memoriak iraganeko eta egungo elementuak batzen baititu, eta oraina bakarrik kontuan hartuz gero galduko liratekeen zenbait xehetasun sortzen baititu. desde-k denbora eta espazioa adierazi nahi ditu.

 

 

904.jpg
Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, marzo 21). desde . Retrieved mayo 19, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/edurne-rubio/desde. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License