Zehar #52 52 Etxe- erradikalakEtxearen proiektua garatzeko orduan, praktikatik eta teoriatik sortzen diren planteamendu eta prozesu ugari erabil ditzakegu gogoan. Aukera ditzakegun bide horietan, eragina izango dute eragile geografikoek, gizarte egiturek edo mugikortasun arazoek, eta kasu batzuetan, banako nahiz taldeko larrialdi egoerek. Eragile multzo horrek, jarrera irmoekin batera, orain arte ohikoak izan ez ziren bideak erakuts diezazkiguke: gune zaharkituak eskuratzea, ez ordea erostea, autoeraikitzea edo berriro erabiltzea. Baina etxeizaeraren interpretazioetan ere bere eragina du eragile ekonomikoak, estuasun egoeretan jarrera erradikalak eragin baititzake. Hemen ere horiek ezagutu nahi ditugu. Hala eta guztiz ere, badaude gainera etxe erradikalak, sorburutzat pentsamendua eta teoria dituztenak, baita esperimentazioa, eta asmatu edo berriro definitu beharra ere. Halako etxeek, beren erradikaltasunean, zalantzan jar dezakete beren izatea bera eta beren gauzatzea bera ere bai. Etxea giltzarria da nonbait bizitzeko dugun eran, eta bere biztanleentzako baliabide eraginkortzat jo nahi dugu. Nola esperientzia batzuk hala besteak, izaeragatik, egoeragatik eta sortzeko orduan hartutako jarreragatik, etxe-erradikalen erakusgai sortaren parte dira. Zehar aldizkarian hauxe erakutsi nahi dugu: etxearen proiektua garatzeko orduan jarrera erradikaletatik begiratuta egon litekeen planteamendu eta prozesu ugaritasuna. François Rochek eta osfaveladosek bizigarritasunaren mugak bilatzen dituzte; Víctor Saúl Pellik, Chris Boothek, Rose Gilroyk eta Santiago Cirugedak gogoeta egiten dute etxebizitzaren garapenaz, haren ulerkeraz, arkitektoaren eta sustatzailearen eginkizunaz; eta Vicente Guallartek baliabide eraginkor eta hiri-sortzaile den aldetik begiratzen dio etxebizitzari. Arrasto batzuk ematen dizkizuegu etxe-erradikalei buruz proposamenak egitera bultzatzen gaituzten arrazoien gainean, baita azaldu ere halako arkitektura motak non, nola eta zergatik sortzen diren.
—Etxeberria kooperatiba zehar52.pdf — PDF document, 3778Kb 0 Comments
Hiri errezetak: etxebizitza asmatu beharra. Santiago CirugedaEtxebizitza eskuratzeko panorama atsekabegarria da biztanle asko eta askorentzat. Arazo horrek egilearengan eragina duenez gero, bere esperientzia irtenbide pertsonalaren berri emango digu, aldamioak — aldi baterako bizilekuak diren espazioak— jartzeko udal ordenantzen birplanteamenduan oinarritua. cirugedaeusk.pdf — PDF document, 107Kb Konektatutako jendetzarentzako etxea. OsfaveladosNegrik eta Hardt-ek Empire-n landu zuten jendetza nozioaren ildotik, eta jendetzaren beregaintasun eta mugikortasun kontzeptuak baliatuz, osfaveladosek azpimarratzen du jendetzaren lan bizia, mundu berriak sortu eta inteligentzia kolektiboa eraiki nahia dituelarik ezaugarri, gizarte-lankidetzan oinarritzen dela. Parametro horietatik abiatuta, konektatutako etxe-sare bat sortzea proposatu du, eta GNU-teknopoli deitu dio. osfaveladoseusk.pdf — PDF document, 134Kb |
|