369 Boletina1. No Dial: Artea euskarri fantasma batean
TAILERRA Koordinazioa: Oier Iruretagoiena, Xabier Erkizia, Miguel Ángel Álvarez-Fernández Data: Abuztuak 24tik 28ra Gonbidatuak: José Iges, Alessandro Bossetti Soinu artistentzat, musika sortzaileentzat eta irrati ingurunea sormen tresna gisa sakonki aztertu nahi duen jendearentzat pentsatua dago tailer hau. Parte hartzeko, proiektu proposamenak bidali behar dira. Saio irekiak: Abuztuak 28, ostirala, 19:30 Alessandro Bossettiren kontzertu-entzunaldia.
2. Mugatxoan 2009
TAILERRA ETA HITZALDIAK Data: Irailak 7etik 16ra Mårten Spångberg eta Tor Lindstrandek eskainitako tailerra, gonbidatua Valeria Graziano.Izena emateko epea luzatzen da abuztuak 31ra arte. Bidali zure datu pertsonalak, motibazio eskutitza eta zure CVa arteleku@gipuzkoa.net helbidera
Tor Lindstrand eta Mårten Spångberg International Festival moduan kolaborartzen hasi ziren 2004. urtean, nahiz eta elkarrekin 90ko hamarkadaren hasieratik lanean aritu. Performancea, bideoa eta arkitektura artean mugitzen dira, ikuspuntu akademiko-teorikoa eta entretenimenduaren artean. Valeria Graziano idazlea, irakaslea eta komisarioa gonbidatzen dute tailerra partekatzera. Egun, Londoneko Mikropolitika Ikerketa Taldearekin kolaboratzen du. Tailerrarekin batera, publikoari zuzendutako hitzaldi irekiak daude.
Irailak 10,18:00etan Mårten Spångberg eta Valeria Graziano Homenaje a Houdini...y a menudo falta..... Irailak 15,18:00etan Mårten Spångberg eta Tor Lindstrand. International Festival-Disco Capital/Reversed Revolution. Irailak 16,18:00etan José Pérez de Lama. WikiPlaza y otros proyectos de espacios públicos digitales de hackitectura.net. Irailak 17,18:00etan Ewen Chardronnet. Escapismo y urbanismo unitario Performancea Irailak 18, 18:00etan Loreto Martínez Troncoso. Finalmente, ¿con o sin título?
Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko 2 kreditu eskura daitezke.
3. Ertz Jaialdia: Zarata eta Kapitalismoa
TAILERRA Koordinazioa: Mattin Data: Irailak 14tik 17ra Gonbidatuak: Mattin, Howard Slater, Anthony Iles, Emma Hedditch Izena emateko epea: Irailak 7. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera Partehartzaileak: Gehienez 12 ERTZ arte gunea sortzaile talde bat da, Bera herrian sortua arte garaikidearen zenbait alderdi lantzeko helburuz, bereziki izaera esperimentaleko proposamenak. Aurten, bere hamargarren urteurrena dela eta, atzera begirako dokumental bat aurkeztuko du, eta artista gonbidatuen tailerrak eta kontzertuak ere izango dira.
4. My map is not your map
MINTEGIA - TAILERRA
José Luis Pajares- ek koordinatutako tailerra Gonbidatuak: Dick Van Dijk, Lize Morgel, Fabien Girardin, Giles Lane, Julius von Bismarck Parte hartzaileak: 12 Izena emateko epea: Irailak 14. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera. Mintegi honen garapenean kartografia aktiboekin eta lurraldearekin lan egiten duten proiektuak aurkeztuko dira, geokokapena (GPS) bezalako teknologiek arte proiektuak garatzeko dituzten aukerak erakutsiz. Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.
5. MID_E´09. Patroigintza sortzaileari buruzko lantegia
TAILERRA Egitaraua: 2009ko urriaren 5etik 6ra Lekua: Arteleku www.arteleku.net Izena emateko epea: Irailak 14a arte. Doan. Gehienez 40 parte-hartzaile. Izena emateko eskaera, eta egitarauari buruzko informazio osoa: contacto@mid-e.com Julian Robertsek (artista, moda sortzailea eta Londresko Royal College of Arteko ehungintza euskarrien masterraren tutorea) eskainitako tailerra artista eta moda diseinatzaileei zuzenduta dago, eta aztergai izango ditu Substractive Cutting teknika berriztatzaileak eskaintzen dituen aukerak, hau da, ehuna euskarri, sortzeko eta artegintzan erabiltzeko eskaintzen dituenak.
6. " Arte, Sareak eta Ekosistema 2.0" ON LINE MINTEGIA Data: Urrian zehar Koordinazioa: Pau Alsina Honako mintegi honetan sareen papera ikertuko dugu, bere lan dinamika eta 2.0 ekosistemarekin duten erlazioa arte praktika ekoizpenen testuinguruan. Praktika hauek ikertuko ditugu, hala nola web 2.0 delakoaren egiturak eta dinamikak. Gerturatze hau ikuspuntu ezberdinetatik egingo dugu: filosofikoa, soziala, politikoa, biologikoa, fisikoa, ekonomikoa eta ekosistemetakoa.
7. Ikus-entzunezkoen laborategia DEIALDIA Entregatze data eta bilera: irailak 28a, astelehena. Ordua: 16:00 Lekua: Arteleku. Hau, mugimenduzko irudi eta soinuen tailerra da. Modu kritikoan ikusi eta entzutea garatu nahi da, ikusi eta entzunezkoaren posibilitateak ikertuaz, baina garrantzitsuena egitea da. Horretarako hilero biltzen direnek/partehartzaileek gai proposamena egingo dute, baldintza formalak ezarriko dituzte eta entregatzeko data finkatuko dute. Eguna heltzen denean ikus-entzunezko lanak proiektatuko ditugu eta modu kritikoan ikuskatuko dira.
Laborategiaren ideia, animazio esperimentaleko tailerra amaitzean sortzen da, “Fuel for animation”, Phil Mulloy eta Vera Neubauer animatzaileek emana, workshopean abiatutako ikerketei jarraipena emateko beharra dugulako; Philek eta Verak egunero, amaitua behar zuen ikus-entzunezko lan bat egin arazten ziguten.
Bigarren lan proposamenerako baldintzak Gaia: Masusta garaia Teknika askea: animazioa, irudi erreala, artxiboko materiala, etab. Irudiaren zein soinuaren gaineko lana egon dadin interesatzen zaigu Iraupena: minutu batetik zazpi minutuetara Lan guztiek izenburua beharko dute Entregatzeko formatua: QuickTime
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
admin. (2009, agosto 28). 369 Boletina. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/369-boletina.
Esta obra se publica bajo una licencia
Creative Commons License.
|
|