[audiolab] BIDEOGINTZARAKO SOINU BANDEN EKOIZPENA
by
Xabier Erkizia
—
last modified
08/06/2011
Tailerra – Workshop BIDEOGINTZARAKO SOINU BANDEN EKOIZPENA Alberto Castroren eskutik Uztailaren 11tik 14ra 10:00-14:00 – 16:00-20:00 Arteleku, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa) Antolatzailea: Audiolab / Koordinatzailea: Ima Morillas (Paralux) Salneurria: DOAN Plazak: 12 Tailerretan parte hartu ahal izateko bidali zure CV-a eta arrazoiak UZTAILAREN 3A BAINO LEHEN arteleku@gipuzkoa.net helbidera Izenburuak berak dion bezala, lantegi honen proposamena bideolanetan audioa lantzeak duen garrantziaren inguruan hausnartzeko beharraren ondorio da. [...] Tailerra – Workshop Uztailaren 11tik 14ra Izenburuak berak dion bezala, lantegi honen proposamena bideolanetan audioa lantzeak duen garrantziaren inguruan hausnartzeko beharraren ondorio da. Askotan, enkuadre edo argi egokia zaintzen diren bezala, azpiko zarata batek sekuentzia oso bat hondatu dezakela ahantzi egiten dugu. Hain zuzen, tailer honek errodai eta toma bakoitzak behar duen soinua behar bezala lortzeko jakintza jasotzea du helburu: gorputza duen off ahots bat, soinu efektu naturalak, soinu artistikoago edo esperimentalagoak sortzeko moduak…
Source available
here
|