EL CONTRATO DEL ESPEJO.
Hitzaldia
- 19/10/2012 de 06:00 pm a 07:30 pm

EL CONTRATO DEL ESPEJO.

Parte-hartzaileak

Pablo Marte-ren konferentzia, Our Blood & Guts erakusketaren arira
Lekua: Arteleku
Ordua: 18:00

 
“Zuk nire gaztetasuna berriro bizitzea nahi nuke, baina nik bizi izan nuenaren alderantziz. Labur esanda, nire seme bihurtzea eta ni mendekatzea nahi nuke”


(..) Body Snatchers filmean  Donald Sutherlandek, ausardia hotz eta bihozgabearekin, esaten zuenean ez zegoela irtenbide posiblerik giza espeziearentzat, salaketa bat ere egiten zuen. Keinu horrek nire haurtzaro guztian seinalatu ninduen, beste irudi batekin ere lotuta, L´Enfant Sauvage filmaren amaierako Victorren aurpegiarekin, Victorren begirada arraroa eskaileran gora, etxera itzuli ondo-ren. Erabateko ulertezintasun batek banantzen ditu bi begirada horiek. Baina, aldi berean, lotu egiten ditu. Umearena ere begirada salatzailea baita. Honako hau dioela dirudi: Zergatik behartzen nauzu mundu honetakoa izatera? Erantzun bakarra, gizatasunik gabeko aurpegi horren oihua, gorrotoz, izaeraren zoko ilunetan urtetan marmaratutako gorroto konpondu gabeen irmotasun itsuaz jaurtitako oihua (…)


“Norbaitek kalumniatu behar izan zuen Josef K, atxilotu egin baitzuten goiz batean ezer txa-rrik egin gabe” - Franz Kafka, Prozesua

“K. ohe gainean, izara zuri batez estalita” – Peter Weiss, Prozesu berria.

iCal
Acciones de Documento