Neguko irakurketa taldea. Simone de Beauvoir idazle haren beldur ote gara?
Irakurketa taldea
nov 28, 2008 - ene 23, 2009

Neguko irakurketa taldea. Simone de Beauvoir idazle haren beldur ote gara?

Parte-hartzaileak
— filed under: , ,

Argitaletxeentzat urteurrenak sendabelar desiragarriak izaten diren arren, Simone de Beauvoir idazlearen bi liburu bakarrik argitaratu dira haren mendeurrenaren karira. Irudi luke fruitu mikatza ematen jarraitzen duela hark erein nahi izan zuen egonezinak. Simone de Beauvoir idazle haren beldur ote gara? Egi deseroso batzuen arrastoa aurkitzen lagunduko ditugu haren obra berrikusteak.

Azaroak 28, abenduak 12, urtarrilak 9 eta 23 Artelekun
Ordutegia: 19:00etan
Koordinatzailea: Mertxe Tranche

 

PROGRAMA


* Lehen saioa. Azaroak 28.
Aurkezpena eta testuinguru historikoa. Irakurketen programa ematea.

* Bigarren saioa. Abenduak 12.- Biografia eta gutunak.
Memorias de una joven formal (Edhasa, 2008)
Cartas a Nelson Algreen (laburpenak, fotokopiak)
América día a día: diario de viaje (laburpenak, fotokopiak)

* Hirugarren saioa. Urtarrilak 9.- Fikzio existentzialisten sortzailea
La mujer rota (Edhasa, 2008).

* Laugarren saioa. Urtarrilak 23.- Saiakuntza ahaztezina
El segundo sexo (Cátedra, 2006)

Parte-hartzeko interesa baduzu lehenbailehen izena ematea komenigarria da, partaide kopurua mugatua baita. Horretarako “Irakurketa talderako eskaera” izenburua duen mezua bidali dezakezu arteleku@gipuzkoa.net helbidera, bertan zure izen-abizenak, helbide postal eta elektronikoa eta telefono zenbakia ipiniz, edo bestela, telefonoz deitu dezakezu 943453662 zenbakira.

ICal
Document Actions