LITOGRAFIA
Tailerra
2009/08/03 - 2009/08/28

LITOGRAFIA

Parte-hartzaileak Don Herbert
— etiketak:

Tailek horiek teknika litografikoen sarrera gisako bat dira, bertan artistak estanpazio prozesua egiten du hasieratik: papera prestatzea, estudioa garbitu eta muntatzea, matrizearen tratamendu kimikoa, eta estanpazioa, Don Herbert maisu estanpatzailearen zuzendaritza eta ikuskatzearen pean.

Koordinazioa: Don Herbert

Urte askotan Artelekuk litografi a tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert
maisuaren zuzendaritzapean. Tailer horien helburua izan da partaideak
litografi aren tekniketan murgilaraztea. Aurten, estanpazio-prozesua
hasieratik bukaeraraino landuko da bi tailer hauetan, eta partaideak berak
egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu,
matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, Don
Herbert estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.

 

Uztaila - Abuztua: LITOGRAFIA TEKNIKEKIN ESPERIENTZIAK ARTISTENTZAT

Irakaslea: Don Herbert.

Lehenengo tailerra: uztailak 1 - 30.

Bigarren tailerra: Abuztuak 3 - 29.

 

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.
Prezioa: 78,13 € ikastaro bakoitza.

 

TAILERRA

Edizio profesionaleko tailerra zabalik dago obra grafi koan interesaturik dauden pertsonentzat. Maila handiko ekipamendu
eta materialez hornitutako tailerra eskaintzen du Artelekuk, eskuz egindako estanpazioan aditu diren profesionalek gidaturik.

 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak