Mugimenduzko Irudien Laborategia
Aurkezpenak | Proiekzioak | Tailerrak
2010/03/02 - 2010/03/06

Mugimenduzko Irudien Laborategia

Parte-hartzaileak

Laborategiaren xedea da ingurune teoriko eta praktiko bat sortzea, ikus-entzunezkoen alorrean esperimentatu eta ekoizteko. Aurten egingo diren tailerrei esker, animazioaren teknika aurkeztuko zaie bai alor hori lehendik landu duten artistei, bai lehen aldiz datozenei.

Koordinazioa: Isabel Herguera

 

Tailerrak

 

Sheila Sofian/ David Fain

 

ANIMAZIO TAILERRA

Data: Martxoak 3

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara

Partehartzaileak: gehienez 15

Izena emateko epea: 2010eko otsailaren 22a

Ikasleei labur-labur erakutsiko zaie nola muntatzen den kamera digital bat eta dagokion softwarea, zenbait animazio teknika ikas ditzaten: kristal gainean pintatuz, ebakinen bidezko animazioa eta objektuen animazioa. Hartu diren irudi edo/eta sekuentziak Adobe Flash softwarera inportatuko dira. Flashen ekoitzi daitezkeen animazio teknikak irakatsi eta eztabaidatuko dira. Ikasle bakoitzak ahozko esaldi bat grabatu, audio artxibo hori Flashera inportatu eta aldez aurretik eraikitako pertsonaiak erabiliko ditu grabazioaren bikoizketa egiteko.

Beharrezkoa da ordenagailuekin nolabaiteko esperientzia izatea.

www.sheilasofian.com

 

 

Deborah Levy

 

"Scheming and dreaming: structuring visual narratives for animation"

ANIMAZIO TAILERRA

Data: Martxoak 4

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara

Partehartzaileak: gehienez 15

Izena emateko epea: 2010eko otsailaren 22a

1910. urtean, Sigmund Freudek psikoanalisi-azterketa sakona egin zuen Leonardo Da Vincik hegan egiteko mekanismoen inguruan zuen obsesioari buruz, horretarako Da Vinciren oharrak eta informazio-iturriak erabiliz. Hiru orduko lantegi horretan, Freudek egindako azterlana hartuko dugu oinarritzat, eta era horretan, XVI. mendean hegan egiteko makinak egiten zituen artista gazte baten istorioa XXI. mendean nola berrirudikatuko zitekeen aztertuko dugu. Parte-hartzaile bakoitzak orrialde bateko istorioa idatziko du, sormenezko giro lasaian. Lantegian zehar, Deborah Levyk parte-hartzaileen istorioak begiratu eta zuzenduko ditu, era horretan, parte-hartzaile guztiek, film baten egitura diseinatzen ikasteko idazketa-estrategiak ikas ditzaten. Interesa duten parte-hartzaileek beren istorioak storyboard bihurtzeko aukera izango dute.

www.deborahlevy.co.uk

 

 

Sudhanya Dasgupta Mukherjee

 

TAILERRA

Data: Martxoak 4

Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara

Dantzaz Elkartearekin lankidetzan, Sudhanya Dasgupta Mukherjeek mintegi bat zuzendu du Bharatanattyam dantza tradizional eta klasikoaren ezaugarriei eta keinuei buruz. Sudhanya Dasgupta Mukherjeek, Indiako Tamil Nadun (Bharatanattyam) sortua den dantza klasiko horren oinarrizko jarrerak eta keinuak erakutsiko ditu. Horrez gain, Rabindranath Tagoreren abestientzat egindako koreografia batzuk erakutsiko ditu (Bengalako herri folklorean dute sustraia Tagoreren abestiek).

 

 

Sekhar Mukherjee

 

ESKU-HARTZEA

Data: Martxoak 2tik 5tik

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara

Lekua: Erakusketa aretoa

Sekhar Mukerjee artista eta umorista grafikoak esku hartuko du Artelekuko erakusketa aretoko paretetan, Animac Artelekun 2010 erakusketak irauten duen bitartean.

 

 

Raimund Krumme

 

ANIMAZIO TAILERRA

Data: Uztailak 26tik abuztuak 20ra

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 20:00etara

Partehartzaileak: gehienez 15

Izena emateko epea: 2010eko ekainak 30

Tailer hau animazioaren teknikarekin lan egin nahi duten artista edo errealizatzaileei zuzendua dago. Tailerrean parte hartzeko baldintza da ekoizpen fasean dagoen proiektu bat edukitzea (edozein dizipolinatakoa izan daiteke). Ikasleek beren proiektuaren garapena aurkeztu beharko dute prozesuan zehar: treatmenta, storyboarda, kontzeptu bisualizazioa, animatica e.a. Hauek taldean eztabaidatuko dira, kritika konstruktiboaren bidez. Tailerraren asmoa animazioaren ideia zabaltzea da, instalazioa, performancea eta eszenaratzea bezalako gaiak landuko dira, bereziki, espazio eta denboran mugimenduarekiko duen erlazio dramaturgikoan arreta jarriaz.

Partaideek ekoiztutako filmen adibideak erakutsiko dira (irudi errealak eta animaziozkoak) eta arteari, antzerkiari eta arkitekturari buruzko iradokizunak ere egin ahal izango dira.

----------------------------------------------------------

Izen-ematea

 

Bidali zure datu pertsonalak, CVa eta motibazio eskutitza arteleku@gipuzkoa.net helbidera.

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak