ertz # 13 bertze musiken jaialdia- festival de otras músicas
Instalazioa | Proiekzioa | jateko musikatua | kontzertuak | massage sonore
2012/09/07 - 2012/09/15

ertz # 13 bertze musiken jaialdia- festival de otras músicas

Parte-hartzaileak

13 zenbakia zorte txarrarekin edo zorigaiztoarekin lotu ohi dugu. Baina gu ere sineskerizaleegiak ez gara. Aldrebes, herrialde aunitzetako artistak gonbidatzen ditugu gure sinesgaitzak beraiekin elkartrukatzeko. Eskaileren azpitik pasatzeko prest gaude, katu beltzekin bizitzeko ere, baita horiz janzteko, horrek ongi pasatzea erran nahi badu. Film esperimentalak, kontzertu inmersiboak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak zain ditugu.
Zure sineskeriek uzten badizute, gure aldetik gonbidatuta zaude.

Azken urteotan gertatu izan den bezala ERTZ jaialdia hiru zati nagusitan banatuko da aurten ere: BERAn ospatuko diren hiru egunak, DONOSTIAn ospatuko diren HIRUGARREN BELARRIA jardunaldiak eta azkenik HAZPARNEn ospatuko den azken jaialdi eguna. Informazio gehiagorako ikusi egitarau osoa.

Irailaren 7a ostirala / Beralandeta espazioa, Kultur etxea, BERA (Nafarroa)
19:00 Oier Etxeberriaren “Aldarriaren arkeologia” Instalazioaren irekiera
19:00 “Mezuak lekuz kanpo” bideo instalazioaren irekiera
20:00 Kontzertua: Pascal Battus

Irailaren 8a larunbata / Altzateko frontoia, Beralandeta espazioa, Kaxerna gaztetxea, Eztegara frontoia, Kultur etxea, BERA (Nafarroa)
11:00 Haurrentzako tailerra Alex Mendizabalekin
11:00 - 13:00 Soinuzko masaje sesioak
17:00 Instalazioa eta kontzertua: Anamorphose: Oier Villar / Jaime de los Rios/ Alex Garmendia
17:00 - 20:00 Soinuzko masaje sesioak
22:00 Kontzertuak: Alex Mendizabal, Tomoko Sauvage, Marc Behrens, Ken Jacobs

Irailaren 9a igandea / Kultur etxea, Altzateko frontoia, Beralandeta, BERA (Nafarroa)
09:30 Mendi ibilaldia: HUTS EGIN
14:00 Soinudun bazkaria, Iñaki Pikabea (sukaldaria) eta Proyecto 23-en (musika) eskutik
17:00 Kontzertua: L’Ocelle Mare
16:00 - 19:00 Soinuzko masaje sesioak
18:00 Instalazio-kontzertua: HUTS EGIN


Irailaren 10etik 14ra / Arteleku, Kaxilda, Guardetxea, Kutxa aretoa, DONOSTIA (Gipuzkoa)
HIRUGARREN BELARRIA jardunaldiak: hitzaldiak, kontzertuak, entzunaldiak, zinema,
Gonbidatuak: Pascal Battus, Jose Ramon Mozota Ortiz, Jose Mari Esparza, Jose Luis Ortiz Nuevo, Jose Luis Espejo, Jaume Ayats, Myriam Ayçaguer, David Arratibel
Informazio gehiago ikus HIRUGARREN BELARRIAren egitarau osoa


Irailaren 15a larunbata / Tttatola gaztexea, HAZPARNE (Lapurdi)
21:30 Kontzertuak:
s.KRIEGER & r.KERNOA
Elodie Baffalio & Xomin Sourgen
Eneka Bordatto & Beñadin Lohiague

iCal
Dokumentu Akzioak