Aerospace soundwise + Ilios + Coti K
Kontzertua
2004/07/21 - 2004/07/23 | Arteleku

Aerospace soundwise + Ilios + Coti K

Parte-hartzaileak

KONTZERTUAK:

 

AEROSPACE SOUNDWISE

chicago

ILIOS

grezia

COTI K.

grezia


2004ko uztailaren 21a asteazkena, 18:00

Aerospace soundwise edo izen horren azpian ezkutatzen den Todd A. Carter, AEBko Chicago hiriko musika esperimentalaren mugimenduko izen aipagarrienetako bat da. Soinu teknikaria eta aktibista, TV Pow hirukote paregabeko kidea da. Talde horrekin munduan zehar jo izan du eta diska zerrenda luzea argitaratu. Hauez gain, Carter-ek bakarkako bi lan argitaratu ditu bata LUCKY KITCHEN labelarentzako eta bertze bat chicagoko BOXMEDIArentzako.


2004ko uztailaren 22a osteguna, 18:00

Ilios jatorriz greziarra da, baina Bartzelonatik egiten du lan. Bere anti-karrera musikalak bi muturren arteko inbestigazio jarraitua du oinarri. Honela, isiltasun ortodoxoa eta zarata katolikoaren artean, zuria eta beltzaren artean dabil. Proiektu ezberdinak ditu: zinemarako soinu-bandak, dantza garaikidea eta ANTIFROST zigiluaren zein ELECTROGRAPH jaialdiaren zuzendaritza. Besteak beste, artista hauekin egin du lan: Francisco López, as11, Thurston Moore, Jason Kahn....


2004ko uztailaren 23a ostirala, 18:00

Coti K. 80. hamarkada erdialdetik Atenasko talde elektroniko aitzindarietako partaide izan da. Soinu teknikari, produktore eta musikari bezala egiten du lan eta bere elkarlanen artean aski izen bereziak aurki daitezke: Tuxedomoon, Stereo Nova, Blaine Reininger … Bakarkako lau lan luze argitaratu ditu, hainbat filme, antzerki, dantza eta telebistarako musika konposatu ere bai eta 2-13 inprobisazio askeko taldeko kide da.

+info:
www.tvpow.net

www.boxmedia.com

 

www.siteilios.gr www.antifrost.gr

 

www.cotik.com
iCal
Dokumentu Akzioak