soft
Topaketa
- 2012/12/20 09:00 am - 06:00 pm

soft

Parte-hartzaileak

SOFT  WE ARE PINK GORILLASen proiektu bat da

Lekua: Arteleku
Data:  abenduaren 20a
Ordutegia: 09:00etatik 18:00etara
Izen ematea: info@wearepinkgorillas.com

 

proiektuan parte hartzera gonbidatzen zaitugu..

 

SOFT sorkuntza artistiko eta kulturaletan sormen artistikoa haruntzago eraman eta zaintzeko asmatu, eraldatu eta indartu nahi ditugun elementu eta baldintzen bila dabilen prozesua eta dokumentala da.

Gaur egungo sorkuntzetan erreparatu, gure egoerak, pertsonal zein kolektiboak aztertu eta elkarlanean irtenbide sortzaile, artistiko eta inspiratzaileak eragin nahi ditu.

Karabana batean bidaiatzen dugu pertsona zein kolektiboak elkarrizketatuz. Sormen prozesuak haruntzago eramateko ditugun beharren erantzunak elkarlanean bilatzeko, artista desberdinekin  Laborategi, ezusteko abenturak eta ekintza xirikatzaileak eskeintzen ditugu.

Zure sorkuntzen, sormen artistikoa aztertu, kalitatea zaintzeko beharretan erreparatu eta beste kreatzaileen ekarpenak nahi badituzu jarri gurekin harremanetan.

Dagoeneko egin dugu Soft prozesuaren lehenengo ibilbidea. Bilbo, Sevilla, Madrid, Burdeo, Arabako artistak eta taldeak elkarrizketatu ditugu, elkar ezagutzeko topaketa bat eta gure beharrei erantzunak emateko Laborategi bat egin dugu. Soft blogean http://sormenfabriktaxi.wordpress.com/kronikak-cronicas/ esperientzia hauen kronikak bisitatu ditzakezue.

Abenduaren 20ean Artelekun egingo dugun topaketara gonbidatu nahi zaitugu. Topaketa goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da. Izena
emateko helbide honetara idatzi dezakezue info@wearepinkgorillas.com

Topaketan zehar :
-Gipuzkoako hainbat proiektu eta beren prozesuen sormen artistikoarekiko egoerak eta hausnarketak partekatu ahal izango ditugu.
-Orainarte bildu ditugun hausnarketak eta sormen artistikoa zaintzeko eta haruntzago eramateko ditugun beharrei emandako erantzunak partekatuko
ditugu.
-Laborategi formatuan hainbat dinamika eta esplorazio proposatuko dizkizuegu bakoitzak gure prozesuetan erreparatu eta baliabide berriak topa
ditzagun.

Abenduak 29-30 ean Azala espazioan (www.azala.es) Idoia Zabaletarekin elkarlanean sortutako laborategi bat eskainiko dugu.

Zure bizipen, hausnarketa eta beharrak partekatu eta haruntzago joan nahi baduzu , bidali  email  bat eta zurekin harremanetan jarriko gara datozen egunetan.

Mila esker zure arretagatik

 

 http://sormenfabriktaxi.wordpress.com/

iCal
Dokumentu Akzioak