Arabiar irudikapen Grafikoak. La Ecuación iraquí
Mintegia
2006/06/28 - 2008/06/30 | UNIA, Sevillan

Arabiar irudikapen Grafikoak. La Ecuación iraquí

Parte-hartzaileak

Arabiar irudikapen Grafikoak. La Ecuación iraquí mintegia egingo dute. Catherine David-ek zuzendua.

Representaciones Árabes Contemporáneas. La ecuación iraquí proiektua 2005eko azaroan Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea-UNIA arteypensamiento erakundearen Sevillako egoitzan egin zen mintegi batekin hasi zen. Orduan abian jarri zen proiektuaren programak pelikulak, dokumentalak, luzemetraiak, ikusentzunezko erretratuak, artxiborako hainbat material, satelite bidezko erretransmisioak, interbentzio artistikoak, irakurketa literarioak, hitzaldiak eta eztabaidak hartu zituen bere barne. Bigarren fasea Berlinen, KW Institute of Contemporary Art erakundean egon zen ikusgai, eta ondoren Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies-en. Joan zen ekainean, pelikula eta bideo berriekin osatutako programa bat izan zen ikusgai Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea-UNIA arteypensamienton. Iraken egun bizi zuten egoeraren erakusgarri diren dokumentuak ziren proiektatu zirenak.


Representaciones Árabes Contemporáneas Catherine Davidek zuzentzen duen epe luzerako proiektua da. Bartzelonako Fundació Tàpies, Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia eta Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea-UNIA arteaetapentsamendua erakundeek antolatu eta ekoiztua. Representaciones árabes contemporáneas. La ecuación iraquí Berlineko el KW Institute for Contemporary Art erakundearekin elkarlanean burutu da, eta Kulturstiftung des Bundes eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntza jaso du.

iCal
Dokumentu Akzioak