Desadostasunak. Arteari, politikei eta esfera publikoari buruz Estatu espainiarrean erakusketa
- 2005/03/02 11:30 am - 12:45 pm | MACBA, Barcelona

Desadostasunak. Arteari, politikei eta esfera publikoari buruz Estatu espainiarrean erakusketa

Parte-hartzaileak

Koprodukzioan diren erakundeak Arteleku - Gipuzkoako Foru Aldundia,
Bartzelonako Museu d’Art Contemporani eta UNIA arteaetapentsamendua

Desadostasunak ikerkuntza proiektu bat da, eta aldi berean erakusketa, jarduera eta argitalpen proiektu bat ere bada, erakunde laguntzaileek sarean koproduzitua.

Desadostasunak diskurtso akademikoa gainditzen duen kontra-eredu historiografikoa eraikitzeko borondatetik sortu da, esfera kultural kritiko posible baten berreraikuntzarako oinarri batzuk finkatzen laguntzearren.

Aurten, Desadostasunak-ek abian jarriko du azken fasea, eta hainbat erakusketa, artxibo eta jarduera aurkeztuko ditu. Hauen helburua 2003an abiatutako ikerkuntza prozesua ikusgarri egitea da. Eta heldu zaion zailtasunetako bat, hain zuzen ere, zera da: irudikaezina izateko bokazio batetik, emandako eta, batzuetan, sistemak berak ezarritako baldintzekiko haustura borondatetik sortu dena irudikatzea.

Erakusketek eta jarduerek eginkizun nagusia emango diote artxibo eta dokumentu nozioari, eta atal garrantzitsu bat eztabaida, topaketa eta jardueretarako izango da, hauetan protagonistek, praktika artistiko eta sozialak garatzen dituzten ikerlari, kolektibo, talde, elkarte eta abarrek ahotsa izan dezaten.

http://www.desacuerdos.org

iCal
Dokumentu Akzioak