PING-ON instalazioa
Kontzertua | soinu instalazioa
2004/12/01 - 2004/12/24 | Arteleku

PING-ON instalazioa

Parte-hartzaileak

Fabian Stübi eta Mischa Eberlik elkarrekin aurkeztu duten PING-ON instalazioa, soinu bereziak sortzen dituzten etxeko tresnen motoreekin sortutako mini-eskultura bilduma batean oinarritzen da.

Bisitariek, beraien mugimenduekin makina hauen intentsitatea piztu eta alda dezakete, eta beraien soinu paisaiak sortu. Aldiberean, eskulturen zaratak, jendearen mugimenduei erantzuten dien programa batek prozesatuko ditu.

KONTZERTUA

SPEZIAL MATERIAL : PERSON, INTRICATE & DJ CIO

2004ko abenduaren 3a ortzirala 18:00

Suitzako Zurich hirian kokatutako "disketxe-artista talde" honek azken 5 urteotan dantzarako musikaren eraginak soinu ikerkuntzarekin batzen lan egin du. Musika elektronikoaren aberastasuna eta ugaritasuna goraipatzen eta lantzen duen belaunaldi baten erakusgarri, talde honek IDM deitu izan den musika alorretik abiatuta bide berriak eraikitzen jarraitzen du. Zuzeneko biziak, ikusgarriak eta erritmikoak dira beraienak.

ikus ARTELEKU TV erreportaia eta kontzertua

+ info:
www.spezialmaterial.ch

iCal
Dokumentu Akzioak