Enthusiast: archiveGarai sozialistan Polonian izandako zaletuentzako zineklubentan egindako ikerketa sakon baten emaitza da Enthusiasts: archive proiektua. Bildu, zaharberritu eta jendearen eskura jarritako zenbait film amateurren artxibo kritikoa da, eta bere eduki guztiak Creative Commons License-ren baimena dute. Lizentzia horrek bermatu egiten du artxibotik interesgarria izan daitekeen edozein film, testu edo irudi erabili, kopiatu, batzuetan aldatu eta birbanatzeko eskubidea. Une honetan askotariko gaiak jorratzen dituzten hemezortzi pelikulek osatzen dute Neil Cummings eta Marysia Lewandowskak sortutako artxiboa, baina etorkizunean askoz gehiago izango dira. Interesa duen orok lan horiek ikusteko aukera izan dezan formato ezberdinetan ipini dituzte sarean.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, junio 09). Enthusiast: archive. Retrieved mayo 19, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/proiektu-egoiliarrak/enthusiast-archive.
Esta obra se publica bajo una licencia
Creative Commons License.
|
|